ESTE SÁBADO SE HA CELEBRADO LA COMIDA ANUAL ENTRE ALARDES
9 febrero, 2019
LOS BARES Y RESTAURANTES, CON EL ALARDEALDIA
18 marzo, 2019

BI ALARDEEN ARTEKO URTEKO BAZKARIA OSPATU DA LARUNBAT HONETAN

Bazkaldu baino lehen Gazteluzar gazteluko hondarretara bisita gidatua egin dute

Larunbat honetan, hamaseigarren urtez jarraian, Hondarribiko eta Irungo Alardeetako konpainia eta parte-hartze murriztuko unitate ezberdinetako buruzagiak bi alardeen arteko anaitasun bazkaria ospatzeko elkartu dira.

Eguna 11:00etan hasi zen Irungo batzokian txistorra eta salda batekin. 12:30ean Gazteluzar gazteluko hondarretara bisita gidatua egin zen, non Iñaki Garrido historialariak 1522ko San Martzialeko Gudaz hitz egin zuen.

14:30ean agintariak Atalaia jatetxera zuzendu ziren non 100 bat kide elkartu ziren bazkariaz gozatzera.

“Oso gustora egon gara eta Iñaki Garridok emandako hitzaldiaz asko disfrutatu dugu. Topaketa hauek, gure arteko loturak estutu eta gertaera historikoei buruz gehiago jakiteko balio dute”, adierazi zuen Hondarribiko Alardearen Burgumaisua den Iñaki Sagarzazuk.

Bazkaldu ondoren bi alardeen indarra eta luzarotasuna islatzen duen galtzada-harria obra entregatu zen. Lana batzorde batetik bestera eskualdatzen da bazkari honetan eta jasotzen duen batzordeak urte osoan zehar gordetzen du. Kasu honetan San Martzial Alardearen Jenerala den Paco Carrillok Hondarribiko Alardearen Burgumaisua den Iñaki Sagarzazuri eskura eman zion galtzada-harria.
“Kontutan izanda 1522ko San Martzial Alardearen Gudaren inguruan fundazio berri bat sortu dela eta urte bukaeran jarduerak egiten hasi dela, ondo iruditu zitzaigun egun horietan gertatutakoaren berri gehiago jakiteko aukera izatea. Horregatik antolatu dugu bisita gidatua eta hitzaldia”, esan zuen San Martzial Alardearen Jenerala den Paco Carrillok.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies