2022. URTEKO SAN MARTZIAL ALARDEA MARTXAN
2022(e)ko Apirilak 1
‘ALARDE’ DOKUMENTALA IKUSTEKO AUKERA GEHIAGO SARRERAK LORTZEKO EMAN DEN ESKARIA HANDIA DELA ETA
2022(e)ko Apirilak 25
2022. URTEKO SAN MARTZIAL ALARDEA MARTXAN
2022(e)ko Apirilak 1
‘ALARDE’ DOKUMENTALA IKUSTEKO AUKERA GEHIAGO SARRERAK LORTZEKO EMAN DEN ESKARIA HANDIA DELA ETA
2022(e)ko Apirilak 25

‘ALARDE’ DOKUMENTALAREN AURKEZPENA AMAIA KULTUR ZENTROAN, APIRILAREN 29AN

Mikel Alzolak zuzendutako ikus-entzunezkoaren aurkezpena 500. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusietako bat da

Irungo Agintarien Batzordeak eta San Martzialgo Alardearen Batzordeak aurrera darraite San Martzialgo Lehen Gudua eta Botoaren 500. urteurrena ospatzeko ekitaldiekin. Hurrengo mugarria ‘Alarde’ izeneko dokumentalaren aurkezpena izango da, Mikel Alzola hondarribiarrak zuzendutako lanaren aurkezpena, hain zuen. Ikus-entzunezko hau burutzeko zinema lanetan aritzen den lan talde baten laguntza jaso du, eta azken emaitza Amaia Kultur Zentroan izango da lehen aldiz ikusgai apirilak 29an, arratsaldeko 20:00etan. Ekitaldian proiektua aukerkeztu eta ikusi ahal izango da, ondoren mahai-inguruari bide emango zaio eta azkenik 500. urteurrenarekin lotutako produktuak erosteko aukera egongo da.

‘Alarde’ dokumentalak San Martzial Alardea ezagutu, bizi eta sentitzen duten emakume zenbaiten testigantzekin osaturiko mosaikoa aurkezten du. Alardea, Irunen egiten den oroitzazko ospakizuna da, zeinaren jatorria 1522ko San Martzialeko Batailan kokatzen baita. Elkarrizketa zatiak eta Alardearen beraren nahiz aurretiko ekitaldien irudiak elkartuta, ospakizunaren ikuspegi zirraragarri eta erabatekoa ematen du ikus-entzunezkoak. Gutxi gora behera 50 minutu inguru irauten du eta lau urtetako lana laburbiltzen du, 2019ko (ospatutako azken alardeko) irudiak biltzen ditu inoiz baina kalitate hobean.

Jardunaldira bertaratzeko gonbidapenak dohainik izango dituzue eskuragai apirilak 21ean, goizeko 10:00etatik aurrera Luis Marianoko Turismo Bulegoan edota http://www.irun.org/entradas eta http://www.irun.org/sarrerak web orrialdeetan.

Amaia Aramburu, ikerketa-bekaren irabazle

Urteurrena ospatzeko lehen ekintza urtarrilean jarri zuen abian Martzialgo Alardearen Agintari Batzordeak. Ikerketa-beka baten eskaintza izan zen, alegia, eta dagoeneko badu irabazlea; Amaia Aramburu Escamochero da, 24 urteko irundarra, bere ‘Las conocidas (o desconocidas) once melodías de San Marcial’ lanarekin. Proiektuan San Martzialgo musika interpretatzeaz gain, “melodia horien atzean ezkutatzen den historia eta memoria” kontuan hartu du autoreak. Ikerketaren helburu nagusia “San Martzialgo musika aztergai hartzea da, ekainaren 30ean Irunen interpretatutako musika-lanen historia eskaintzeko”.

Lana Valladolideko Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateko Historia eta Musika Zientzietako Graduan egileak aldez aurretik egindako Gradu Amaierako Lanaren jarraipena izango da. Sagrario Arrizabalaga historialaria, Denis Álvarez UPV/EHUko historia irakasleak, Paco Carrillo jeneralak eta Sergio Arana eta Lauren Etxepare (epaimahaiko idazkaria) Kultura Batzordeko kideak osatutako epaimahaiak 2.000 euroko beka esleitu dio proiektuari. Amaia Aramburuk adierazi duenez, “oso pozik dago, aukera paregabea baita horrelako proiektu polit batean parte hartu eta San Martzial Alardeko musikari buruzko informazio gehiago eskuratzeko”.

Oinarriek adierazten dutenari jarraiki, ikerketa-lana urriaren 31 baina lehen amaituko da, eta jendaurrean aurkeztuko da aurtengo udazkenean egingo den hitzaldi batean.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies