KURTSOKO LEHENENGO BILERA MODU TELEMATIKOAN
30 octubre, 2020
RUBÉN FRAILE, NUEVO COMANDANTE DEL ALARDE
26 noviembre, 2020

RUBEN FRAILE, ALARDEKO KOMANDANTE BERRIA

Gainera, Jagoba Usabarrena Estatu Nagusiko Laguntzaile berria da eta Lauren Etxepare Aginduen Kornetin berria

San Martzial Alardeko Jenerala den Paco Carrillok ostegun honetan, azaroaren 26an, Buruzagien Batzordeko bilera telematikoan, ezagutzera eman ditu Estatu Nagusia osatuko duten pertsonen izenak.

Izendapen berriak

Alardeko Komandantea: Ruben Fraile Imaz, 44 urtekoa, San Martzial Alardeko Komandante berria izateko aukeratua izan da. Azken lau urteetan, 2016tik, Behobia Konpainiako kapitaina izan da eta, lehen, 2008 eta 2015 urte tartean, tenientea izan zen. 1992. urtean desfilatzen hasi zen konpainia horretan, eskopetarekin, eta hainbat urtez danborrarekin atera ondoren, eskopeta berriro hartu zuen.

Frailerentzat izendapen honek “Alardean lan berri bat” suposatzen duela adierazi du “kate hau geldi ez dadin”. Desfilean “edozein momentu harritzen zaitu: begirada bat, persona bat…”, adierazi du, eta “gogoekin” itxaroten du San Pedro Egunean Behobia eta Santiago konpainiei ikuskatzearen momentua.

Postuan Asier Etxepare Iza ordezkatzen du (2016-2020).

Estatu Nagusiko Laguntzailea: Jagoba Usabarrena Zubillaga, 38 urtekoa, Estatu Nagusiko Laguntzaile berria izateko aukeratua izan da. Lapice Konpainian desfilatzen hasi zen, eskopetarekin, 16 urte zituelarik. Zalditeriako Eskoltan 2009an apuntatu zen eta 2017an lehen aldiz desfilatu zuen. Azken Portu Konpainian ateratzen da eskopetarekin txandakatzea tokatzen zaionean.

Izendapenaren ondoren, kargu honek “lehen kolaboratzen nuena baino pixkat gehiago” suposatzen duela adierazi du. San Pedro Eguna “liluratzen” diola gehitu du.

Postuan Ramon Amantegui Ibargoyen ordezkatzen du (2012-2020).

Aginduen Kornetina: Lauren Etxepare Igiñiz, 48 urtekoa, Aginduen Kornetin berria izateko aukeratua izan da. 17 urteetatik Musika Bandan desfilatzen du, beti tronpetarekin.

Etxepareri aukeraketa “ustekabean” harrapatu ziola adierazi du eta azaldu du “shock bat” izan zela: “ez nintzen ausartu Paco Carrillori momentuan erantzutera eta denbora eskatu nion”. San Martzial Alardeari begira, ‘rompan filas’ momentua “oso polita” izango dela komentatu du.

Postuan Jon Agudo Recarte ordezkatzen du (2015-2020).

Buruzagien Batzordeak eta Alardeko Batzordeak Asier Etxepare, Ramon Amantegui eta Jon Agudok azken urteetan Alardearen alde egindako lana eskertu nahi dute.

Karguan jarraitzen dute

Beste aldetik, Iñaki Goikoetxea Arrufatek, 34 urtekoa, Infanteriako Laguntzaile lanak egiten jarraituko du, 2016tik betetzen ari den karguan. Iñaki Camara Herrerak, 49 urtekoa, eta Juan Ignacio Serrano Goikoetxeak, 45 urtekoa, Zalditeriako Laguntzaile eta Artilleriako Laguntzaile karguak beteko dituzte berriro, hurrenez hurren, 2012tik desfilatzen duten postuan.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies