ARTILLERIAREN INGURUKO LEHENENGO HITZALDIA, OSTIRAL HONETAN
15 abril, 2018
BISITA GIDATU BERRIA OLABERRIAKO MUGA HISTORIKOETAN ZEHAR
15 abril, 2018

RAMÓN GUIRAOK ERAMANGO DU ZUTOIHALA EKAINAREN 30ean

Javier, bere anaia, ibilbidean zehar ere erreplika eramango du. Buenos Amigos Konpainiako eskolta batekin aterako dira

 Egungo zutoihala IBAAren ekimenez egin zen bere garaian, Ricardo Requejo musikariaren laguntza eskuzabalari esker

Irun, 2017ko ekainak 2  | San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordeak eta Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkarteak gaur ezagutzera eman dute Ramón Guirao Larrañaga, Buenos Amigos Konpainiako kidea, izango dela aurten San Martzial egunean zutoihalaren erreplika eramango duena.

Historia

Alardeak San Martzialeko prozesioa eskoltatzen zuen; izan ere, 1522an kabildo sekularrak eta elizakoak egin zuten botoa betez, San Martzial mendi gainean urtero egiten zen erlijio-ekintzara joaten ziren. Horregatik, desfilea, Urdanibia plazan bildu ondoren, San Juan plazara joaten da, eta han, Bidasoa Konpainiak hiriko banderaren erreplika jasotzen du Alardearen Batzordeko presidentearen eskutik, Irungo Udalaren ordezkaritzan. Udaleko ordezkariak bere garaian desfilean sartzen ziren, eta, gaur egun, zuzenean mendira joaten dira nork bere aldetik botoa betetzera. Ondoren Alardea Junkaleko Andre Mariaren Elizara joaten da. Han, erlijio-kabildoa sartzen da, garai batean elizako apaiza alardeko buru joaten zen, baina, gaur egun, aipatutako zutoihalaren erreplika bakarrik da prozesio haren aztarna bakarra.

Hiriko banderaren erreplika arratsaldeko Alardean ere eramaten da, San Martzialeko zutoihala bezala, eta, aipatutako Alardeak zainduta, Junkaleko Andre Mariaren Elizara itzultzen da. Bandera, gero, Alardeko Batzordeari itzultzen zaio Irungo Udaleko arkupeetan.

Zutoihala

Zutoihalaren erreplika Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkartearen ekimenez egin zen bere garaian, eta bertako kide baten laguntza eskuzabalari esker. Ricardo Requejo Retegui musikari irundarra zen kide hori. Berak eman zuen dohaintzan 1999ko maiatzaren 28an Amaia KZn egindako piano-kontzertu batean bildutako dirua, garai batean elizako kabildoak eramaten zuen zutoihalaren erreplika bat egin zedin. Aipatutako erreplika “La Francesa” izeneko dendan erositako belusean egin zen, eta Ines Arregik bordatu zuen zinta urreztatuekin; oihal nagusian, berriz, San Martzialen irudia, olanan inprimatua. 1999ko ekainaren 29an bedeinkatu zuten Hendaiako Mirabeen Komentuan.

Zutoihalaren erreplika Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkartearena da, eta elkarteak akordio bat eginda dauka San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordearekin bost urtetik lautan San Martzial Alardea osatzen duten konpainietako bateko soldaduren batek eraman dezan. Txandaka egiten dute konpainien artean. Bosgarren urtean Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkarteak aukeratzen du eramailea. 2017. urte honetan, Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkarteari dagokio erantzunkizuna hain zuzen ere eta Ramón Guiraok eramatea erabaki du. Javier, bere anaia, berarekin atera eta ibilbidean zehar ere zutoihalaren erreplika eramango du. Buenos Amigos Konpainiako eskopetak joango dira eskolta moduan. Han desfilatzen dute biek.

Zutoihala eramaten duenaren jantzia San Martzial Alardeko infanteriako soldaduaren berbera izango da, eskularru zuriak eramango ditu baina. Esku batekin zutoihalari eutsiz eta bestean txapela bildua duela ibilbide osoan, errespetu-seinale. Konfiantzazko bi lagun aukera ditzake berarekin joateko; horien adina, beti, 12 urtetik beherakoa. Haien atzetik, soldadu-eskolta batek desfilatzen du, ardura duen konpainiakoak betiere.

Ramón Guirao Larrañaga

Ramón Guirao Larrañaga Irungo Karrika Nagusian jaio zen 1951n. La Salle San Martzialen batxilergoa ikasi ondoren, Medikuntzan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean, digestio aparatuan espezializatua, lan horretan aritu zen Huescako San Jorge Ospitalean 1979tik eta erretiroa hartu arte. Historia ikertzen duten hainbat elkarteren kide da eta eskualdeko eta tokiz-tokiko aldizkariren kolaboratzaile, besteak beste, “Cuadernos de Monzón”, “Revista del Centro de Estudios de Sobrarbe”, “Luis de Uranzu Kultur Taldea”, “Bidasoaldea”…

Ikerketa historikoan zenbait sari irabazi ditu: “Sitios de Zaragoza”, elkarte bereko elkarteak antolatuta; “Miguel Servet”, Huescako Sendagileen Elkargoarena eta “Antonio Durán Gudiol”, Huescako Udalak antolatuta; gainera, Aragoi eta Gipuzkoako XIX. mendeko historiari buruzko liburu batzuk argitaratu ditu, horien artean “Anales de la Guerra de la Independencia en el Altoaragón”, “Las Guerras Carlistas en el Altoaragón”, “San Marcial y el Paso del Bidasoa. 1813”, “San Sebastián. 1813” edo “Guerras carlistas en Irún y Hondarribia. 1833–1876” aipa daitezke.

2001ean “El Irunés” aldizkariak “Urteko Bidasotarra” izendatu zuen, maiztasun handiarekin Irunera etortzen da eta, tarte batean atera ez bazen ere, orain dela urte batzuk San Martzial Alardean berriro parte hartzen hasi da Buenos Amigos konpainian eta bere eskopetarekin.

2013. urtean eta San Martzial Guduaren Bigarren Mendeurrenean, San Martzial Alardearen Buruzagien Batzordeakurtemuga ospatzeko antolatu zituen ekitaldietan lagundu zuen; La Salleko Eskola Profesionalean “Anaka 1881” elkartearen gonbidapenarekin hitzaldi bat eman zuen eta Sagrario Arrizabalaga eta Iñaki Aranbururekin batera abuztuaren 31n guduaren eremuan egindako bisita gidatua burutu zuen.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies