HAURRENTZAKO LIBURUXKA BILDUMA AURKEZTU DA, KULTUR BEKAREN HIRUGARREN EDIZIOAREN PROIEKTU IRABAZLEA
2025(e)ko Ekainak 6
HAURRENTZAKO LIBURUXKA BILDUMA AURKEZTU DA, KULTUR BEKAREN HIRUGARREN EDIZIOAREN PROIEKTU IRABAZLEA
2025(e)ko Ekainak 6

28.000 JAIETAKO PROGRAMEN BANAKETA HASI DA

Aurten formatua aldatu da eta erreportai gehiago egin dira

San Martzial Alardearen Buruzagien Batzordeak prestatu duen 2025eko jaietako programaren banaketa hasi da eta 42 orrialde dituen programa honen 28.000 ale egin dira. Azalean agertzeko aukeratu den argazkia 2024ko San Martzial Alardeko argazki lehiaketaren irabazlea da, “BestKantinera” izenburua duena eta Aitor Ruiz de Angulok atera zuena.

Liburuxkak azken urteetako jaietako programetan ikusi ahal diren sekzioak agertzen dira:

  • Asier Etxepare Jeneralaren eta José Antonio Apalategui Alardeko Batzordearen lehendakariaren agurrak.
  • Konpainien entseguen eta ekainak 28, San Pedro eta San Martzial egunen ordutegiak.
  • Aurtengo agintariak eta kantinerak.
  • Kontakizun laburren lehiaketako hirugarren edizioko irabazlea.
  • Beka kulturalaren laugarren edizioko irabazlea.
  • San Martzial Alardeko jostuna den Maddi Agirregomezkortari egindako erreportaia.
  • Alardearen inguruan lan egiten duten komisioen erreportaia.
  • Armen erabilerari buruzko erreportaia.
  • 2024ko aurrekontu ekitaldiaren itxiera.

Hirian zehar banaketa egin ondoren, hurrengo egunetan jaietako programaren ale batzuk Bar Manolon utziko dira etxean jaso ez duten pertsonek bat har dezaten. Alardearen webgunean ere deskargatu daiteke, www.irungoalardea.com.

Gráficas Txingudik programaren edizioa eta inpresio lanak burutu ditu. Nola ez, iragarkia jarri duten pertsona guztien babesa eskertu nahi izan dute horri esker programa editatu ahal izan delako.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies