‘ALARDE’ DOKUMENTALA IKUSTEKO AUKERA GEHIAGO SARRERAK LORTZEKO EMAN DEN ESKARIA HANDIA DELA ETA
2022(e)ko Apirilak 25
‘ALARDE’ DOKUMENTALA IKUSTEKO AUKERA BERRI BAT MAIATZAREN 11N AMAIA KZ
2022(e)ko Maiatzaak 2
‘ALARDE’ DOKUMENTALA IKUSTEKO AUKERA GEHIAGO SARRERAK LORTZEKO EMAN DEN ESKARIA HANDIA DELA ETA
2022(e)ko Apirilak 25
‘ALARDE’ DOKUMENTALA IKUSTEKO AUKERA BERRI BAT MAIATZAREN 11N AMAIA KZ
2022(e)ko Maiatzaak 2

PACO CARRILLO SAN MARTZIAL ALARDEKO JENERAL BEZALA BERRETSITA IZAN DA

Akta idatzia doan pergaminoa biltzen duen zintaren koloreak urtero aldatzen dira. Aurten aukeratutako kolorea galtzen, alpargaten eta kantineraren gonaren kolore txuria izan da

Apirilaren 26ko arratsaldean Paco Carrillo San Martzial Alardeko Jeneralaren berrespen ekitaldia Irungo Kasinoan 20:00ean gauzatu da. Kapitain eta Unitate Buruak bildu dira deliberazio zeremonia baino lehen. Ondoren Paco Carrillo deitu da, non Buruzagien Batzordeko idazkariak, Javier García Nietok (Olaberria Konpainiako kapitaina), Kapitain eta Unitate Buruen aurrean, Jeneralaren berronespen akta irakurri du. Honako hau esaten du (gazteleraz):

 

“Hoy, veintiséis de Abril del año dos mil veintidós, en Irún, reunidos los Capitanes y Jefes de Unidad, que lo son, del Alarde de San Marcial, y en rememoración de la elección  que realizaron el veinticuatro de Octubre del año dos mil diecinueve, en este simbólico acto ratifican en el cargo de General del Alarde de San Marcial, al que lo es:

D. Paco Carrillo Etxeberria

Y para que así conste, le hacen entrega de la presente cédula, actuando como fedatario el Secretario, que lo es, de la Junta de Mandos, D. Javier García-Nieto.”

 

Akta idatzia doan pergaminoa biltzen duen zintaren koloreak urtero aldatzen dira. Aurten aukeratutako kolorea galtza, alpargaten eta kantineraren gonaren kolore txuria izan da.

Jeneralaren izendapena, funtzionamendu kontuengatik, data hauetan, lau urteko epealdirako egiten da. Hala ere, ohiturari jarraituz, Buruzagien Batzordeak urtero egiten du Jeneralaren berronespena (azkena 2019 egin zen pandemia dela eta). Aldi berean, Paco Carrillok bere Estatu Nagusia aurkeztu du: Rubén Fraile (Komandantea), Iñaki Goikoetxea (Infanteriako Laguntzailea), Jagoba Usabarrena (Estatu Nagusiko Laguntzailea), Iñaki Cámara (Zalditeriako Laguntzailea), Juan Ignacio Serrano (Artileriako Laguntzailea) eta Lauren Etxepare (Aginduen Kornetina).

Paco Carrillo

Paco Carrillo Etxeberria, 63 urtekoa, 2015ko urriaren 13an San Martzial Alardeko Jenerala izateko hautatua izan zen eta 2019ko urriaren 24an berrautatua izan zen. 40 urtez Buenos Amigos Konpainian desfilatu zuen erredoblearekin alfereza izendatu arte. Postu horretan 1999 eta 2002 urte tartean atera zen, ondoren tenientea izan zen (2003-2010) eta geroago kapitaina (2011-2015).

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies