MARTXOAREN 8aren INGURUAN ADIERAZPENA
3 marzo, 2016
NACE MUGARRILUZE ALARDEAREN ALDEKO EMAKUME ELKARTEA
22 abril, 2016

San Martzialeko II. Bataila, mapa interaktibo batean

Proiektu holandarra

NodeGoat proiektua Holandan sortu du datuak kudeatzen dituen enpresa batek, eta historiako 12.000 bataila baino gehiago jasotzen ditu mapa interaktibo batean. Haien artean, 1813ko San Martzialeko II. Bataila dago. Zerbitzuaren sortzaileek (Pim Van Bree eta Geert Kessels), horretarako, Dbpedia eta Wikidata euskarrietako informazioa erabili dute. Bataila horrez gainera, Irunen historian zehar gertatutako beste batzuk agertzen dira mapan, hala nola, 1813ko urriaren 7koa edo 1936ko abuztuaren 19koa.

Mapan agertzen den puntu bakoitzak bataila bat irudikatzen du. Puntu horiek koloretako kode baten bidez sailkatuta daude, bataila bakoitza zein garaitan gertatu zen kontuan hartuta, K.a.ko 2500. urtetik gaur egun arteko denboran. Kurtsorea puntuetatik pasatzean, batailaren izena agertzen da pantailan, eta sistemak aukera ematen dizu gudu horri buruzko informazioa jasotzen duen Wikipediako orrira sartzeko.

San Martzialeko II. Bataila 1813ko abuztuaren 31n gertatu zen. Espainiako Laugarren Armadak, Freire generalaren agindupean, Soult mariskalaren tropak atzera egin zezaten lortu zuen, horrek ofentsiba bati ekin baitzion Arthur Wellesley Wellington dukeak zuzentzen zuen armada aliatu hispano-lusitaniar-britainiarraren kontra. Tropa frantziarrak eraso egin zuten ibaia Hendaia eta Endarlatsa arteko zenbait ibitatik gurutzatuz. Lehenengo erasoan, goizeko lainoak estalita eta artileriak babestuta, ia San Martzial tontorreraino iristea lortu zuten, baina aurre egin zitzaien. Bigarren erasoan, ermitaraino iristea lortu zuten, baina tropa espainiarrak berriz ere frantziarrei aurre egitea lortu zuten azkenean. Hirugarren eta azken erasoan, tropa frantziarrak mendian behera bidali zituzten kulata-kolpez eta baionetakadaka. Napoleón Bonaparteren azken porrot handia izan zen Indenpendentziaren Gerran.

San Martzial Alardeko Buruzagien Batzordea harremanetan jarri da zerbitzuaren sortzaileekin, bertan 1522ko bataila ere sar dezaten. Gogora dezagun San Martzialeko I. Bataila 1522ko ekainaren 30ean gertatu zela. Frantziarren ofentsiba batzuk izan ziren, Bidasoako mugaldea kontrolatzeko helburuarekin. Ekainaren 28an, mertzenarioen armada batek (lapurtarrak eta alemaniarrak) ibaia gurutzatu zuen, eta Aldabe Mendian posizioak hartu zituen. Hurrengo egunean, ekainaren 29an, alemaniar kontingenteak Gazteluzar gotorlekua hartu zuen. Juan Perez de Azcue eta Miguel de Ambulodi kapitain irundarrek, gerrarako balio zuten gizonezko guztiak deitu zituzten, 400 gizonezko, guztira. Gau horretan, emakumeak eta umeak isilik ibili ziren, aizkorak sutan zituztela, orduan Errege Bidea zenetik barrena, etsaiari ustearaziz soldadu irundarrak Irunen bilduta zeudela eta ez posizioak aurreratzen. Bien bitartean, tropa irundarrak, Gipuzkoako Kapitain General Beltran de la Cuevak lagunduta, beste aldetik egin zuten aurrera, eta ustekabean harrapatu zituen lehenengo mendian lo zeuden indar lapurtarrak eta, ondoren, alemaniarrak, Gazteluzarren.

 

alt

alt

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies