JUANJO MARTINEZ, HATXEROEN KABOA IZATEKO BERRAUTATUA
2020(e)ko Irailak 15
AITOR ZABALETA, BEHOBIAKO KAPITAIN BERRIA IZATEKO HAUTATUA
2020(e)ko Irailak 19

JON AYUELA, BENTASEKO KAPITAINA IZATEKO BERRAUTATUA

Remington proiektuaren arduraduna da

Jon Ayuela Isasa, 49 urtekoa, Bentas Konpainiako Kapitaina izateko berrautatua izan da atzo ostegunean, irailaren 17an, Ongi Etorri Tabernan egindako batzarrean.

Konpainiaren batzordean lanean ibili da 1995. urtetik eta eskopeta, kola kaboa, sarjentua, alfereza (2001etik 2008ra), tenientea (2009tik 2016ra) eta kapitaina izan da azken lau urteetan.

Berriro hautatua izatean, Jon Ayuelak konpainiaren jendearen babesa eskertu nahi izan du, bereziki berarekin batera azken urteetan “lan egin duen jendearena, oso garrantzitsuena den lana eta askotan ikusten ez dena”.

Alardearen protokoloen komisioan parte hartu ondoren, gaur egun Remington proiektuaren arduraduna da.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies