ASIER ETXEPARE IZA, SAN MARTZIAL ALARDEKO JENERAL BERRIA
2023(e)ko Urriak 31
IREKI DA ALARDEAREN KULTUR BEKAN PROIEKTUAK AURKEZTEKO EPEA
2023(e)ko Azaroak 22
ASIER ETXEPARE IZA, SAN MARTZIAL ALARDEKO JENERAL BERRIA
2023(e)ko Urriak 31
IREKI DA ALARDEAREN KULTUR BEKAN PROIEKTUAK AURKEZTEKO EPEA
2023(e)ko Azaroak 22

Rubén Fraile (Infanteriako Komandantea), Lauren Etxepare (Aginduen Kornetina), Iñaki Cámara (Zalditeriako Laguntzailea) eta Juan Ignacio Serrano (Artileriako Laguntzailea) postuan mantentzen dira

Unai Aranzastik (Infanteriako Laguntzailea) eta Javier Urrozez (Estatu Nagusiko Laguntzailea) Iñaki Goikoetxea eta Jagoba Usabarrena ordezkatzen dute, hurrenez hurren

San Martzial Alardeko Jeneral berria den Asier Etxeparek ostegun honetan, azaroaren 16an, Buruzagien Batzordeko bileran, ezagutzera eman ditu Estatu Nagusia osatuko duten pertsonen izenak.

Rubén Fraile Imazek, 47 urtekoa, Infanteriako Komandantea izaten jarraituko du (2021. urtetik); Lauren Etxepare Igiñizek, 51 urtekoa, Aginduen Kornetina izaten jarraituko du (2021. urtetik); eta Iñaki Cámara Herrerak, 52 urtekoa (Zalditeriako Laguntzailea), eta Juan Ignacio Serranok, 48 urtekoa (Artileriako Laguntzailea), biak 2012tik beraien postuetan, Estatu Nagusiko kideak izaten jarraituko dute.

Izendapen berriak

Infanteriako Laguntzailea: Unai Aranzasti Recarte, 45 urtekoa, Infanteriako Laguntzaile berria da. Meaka Konpainian desfilatu du beti, eta zortzi urtez aritu da erredobleen kabo bezala (2008-2015).

Aranzastiren ustez, izendapen berri hau emozio multzo bat da, “erantzukizunean eta ilusioan” laburbilduta. Gogoz itxaroten dio bere konpainiako San Pedro Eguneko Arma Ikuskatzeari, San Martzial Egunean Hiriko Bandera jasotzeaz gain: “Une zirraragarria izango da Teiro eta San Martzial Himnoa nahasterakoan, nire aitarentzat unerik berezienetakoa baitzen”.

Postuan Iñaki Goikoetxea Arrufat ordezkatzen du (2016-2023).

Estatu Nagusiko Laguntzailea: Javier Urroz Santesteban, 50 urtekoa, Estatu Nagusiko Laguntzaile berria da. Santiago Konpainian desfilatzen hasi zen eskopetarekin, eta urtebetez Bidasoan egin ondoren, bere konpainiara itzuli zen txibilitoarekin ateratzeko. 2014an, Santiagoko orduko kapitainak, Iñaki Díazek, batzordean sartzea eskaini zion, eta 2015ean txibilitoen kabo izendatu zuten, 2018an alferez izatera igaro zen arte, Luis Mari Alustiza kapitain zela. Orain arte alfereza izan da.

Izendapen berria “sentimendu nahasketa bat da, harrotasunaren eta erantzukizunaren artekoa”. San Pedro Eguneko Santiagoko Arma Ikuskatzea “zirraragarria” izango da, eta San Martzial Egunean, berriz, Junkal Elizara jaisteko unea. “Nire auzora jaitsiko naiz, eta hor egongo dira nire lagunak, nire familia eta emaztea, kargu berria onartzera bultzatu nauena”.

Postuan Jagoba Usabarrena Zubillaga ordezkatzen du (2021-2023).

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies