
AITOR ZABALETA, BEHOBIAKO KAPITAINA IZATEKO BERRAUTATUA
2025(e)ko Irailak 20
SAMUEL GRIJALBA, ARTILERIAKO KAPITAINA IZATEKO BERRAUTATUA
2025(e)ko Irailak 30Postuan Juanjo Martinez ordezkatzen du (2017-2025)
Iñaki Iturralde Iturrioz, 64 urtekoa, Hatxeroen Kaboa izateko hautatua izan da larunbat honetan, irailak 20, La Salleko parrokian ospatutako Ezohiko Batzarrean.
Uranzu Konpainian hasi zen txibilituarekin desfilatzen, 14 urterekin, eta orain ere han desfilatzen du eskopetarekin txandakatzea tokatzen zaionean. 21 urterekin apuntatu zen hatxero bezala eta zortzi urte beranduago desfilatu zuen lehen aldiz, 2004 urtetik hatxero titularra delarik.
Hautaketaren ondoren, Iñaki Iturralde “oso pozik” agertu da Hatxeroen Kabo berria izateko hautatua izan delako eta azaldu du “amaren ametsa betetzen dut”. Hatxero bezala, Arrankadaren unearekin geratzen da: “San Martzial aldapa airean igotzen duzu”.
Postuan Juanjo Martinez ordezkatzen du, Hatxeroen Kaboa 2017 eta 2025 urte bitartean izan dena.