ALARDEALDIAK 20 URTE BETETZEN DITU
2018(e)ko Maiatzaak 11
KANTINEREN ARGAZKI OFIZIALAK
2018(e)ko Maiatzaak 20
ALARDEALDIAK 20 URTE BETETZEN DITU
2018(e)ko Maiatzaak 11
KANTINEREN ARGAZKI OFIZIALAK
2018(e)ko Maiatzaak 20

EMAKUMEAK, EZINBESTEKOAK SAN MARTZIALEKO LEHEN BATAILAN IRABAZTEKO

Pagoki Emakume Elkarteak bere 20. urteurrena ospatuko du jarduera egitarau batekin, ekimenen artean aipagarriena ekainaren 2an San Martzial mendian egingo den ibilbide historikoa da

20 urte betetzen dira 1998an emakume irundar talde batek lehen aldiz lastarginen oroimen ekitaldia antolatu zuenetik, urteen joan etorriarekin nahitaezkoa bihurtu dena San Pedro egunaren gauean eta ekainaren 30ean egiten den San Martzial Alardearen bezperan. Urtemuga hau ospatzeko Pagoki Emakume Elkarteak, ekintzaren antolatzaileak, egitarau programa bat aurkeztu du gaur, alde batetik, emakumeak batailan izan zuen papera azpimarratzeko zuzendua; eta bestetik, orain arte egindako ibilbidearen balantzea egiteko, San Martzialeko egutegian garrantzia irabazi duen ekitaldiaren eboluzioa ikusteko, gaur egun 700 emakume eta haur biltzen dituelarik.

Ekitaldi nagusiena ekainaren 2an San Martzial mendian egingo da. 17:30etatik eta 20:30ak arte, haur eta helduentzako jarduerak prestatu dira: Meritxel Martinez kontu-kontaria, Gazte-Landetxaren eskutik egindako tailerrak, txokolatada, Potxolitok egingo dituen gaileten dekorazio tailerra, Emakume Irundarrak Elkartearen taloak eta Ondare Kultur Elkartearen buruhandiak, hori guztia musikarekin girotua.

17:00etatik aurrera, ordu erdiro San Martzial mendira igoko diren autobusak egongo dira, 0,50 eurotan, eta Bixera zaharra zegoen tokian hartu ahalko dira.

21:30ak aldera, Patrixi jatetxean hasita, tiro eremuaren bidegurutzean, lastarginen desfile bat hasiko da, bidea egingo duena San Martzial ermitara iritsi arte. Helburua 1522ko egunsentian gertatu zena antzeztea da. Desfileak, ekainaren 29an Irungo kaleetan egiten den bezala, emakume eta haurrez osatuta egongo da eta iluntasunean euren zuziekin bidea egingo du. Ibilbidea egiten den bitartean, txalaparta entzungo da eta azalpenak emango dira Mikel Estomba eta Maria Alustizaren eskutik (Zabaltza plazan egiten den ekainaren 28ko kantineren aurkezpenaren ekitaldiaren aurkezleak).

“Urtebete baino gehiago daramagu jarduera programa prestatzen, elkarte, empresa eta partikularrekin harremanak egiten. 1522 batailaren aurreko orduetan emakumeek eta haurrek izan zuten garrantzia azpimarratu nahi dugu, bertan gertatu zenagatik irundarrek irabaztea lortu zutelako”,

dio Rosa Marcosek, Pagoki Emakume Elkartearen presidentea.

 

Bi erakusketa

Maiatzaren 28a eta ekainaren 2ra arte bi erakusketa prestatu dira. Lehena ohikoa ez den erakusketa izango da. Irundar eta kanpotarrek hiriko dendetan jarriko diren telebistetan lastarginen oroimen ekitaldiaren irudiak ikusi ahalko dituzte. Marcosek dioenez “jarduera kalera hurbildu nahi dugu, eta ez zaigu modurik hobea bururatu, oso erraza delako kaletik jendea doan bitartean, eskaparateetan ikusi egiten dugunaren irudiak”.

Bigarren erakusketa Mendibil merkataritza gunean ikusi ahalko da. Lastarginen zenbait jantzi erakutsiko dira, eramaten diren osagarriekin (zuziak, kokoak, adarrak) eta Eduardo Almajanok, David Baronek eta Joel Iglesiasek utzi dituzten argazkiak. Maiatzaren 28an irekiera ekitaldi bat egingo da udalaren ordezkariekin, baita Alardearen konpainia eta unitate, kantinera eta hiriaren elkarteekin batera ere.

Webgune berria

Pagoki Emakume Elkarteak, bere hogeigarren urteurrenaren barruan antolatu duen jarduera egitarauaren barruan, bere webgunea ere berritu du, www.antorcheras.com.

Webgunearen atal nagusiak hauek dira:

Home edo orri nagusia:

webgunean ongi etorria ematen duen lehen pantaila, lastargin baten argazki batekin eta hainbat laukitxo atal garrantzitsuenekin.

Egin zaitez bazkide!:

urrats erraz batzuk jarraituz, elkartearen bazkide izateko aukera ematen du.

Dekalogoa:

Pagoki Emakume Elkarteak lastarginen oroimen ekitaldiaren funtzionamendu ona ziurtatzeko idatzitako arauen dekalogoa jasotzen du; esan behar da bertan, urtetik urtera, jende gehiagok parte hartzen duela.

Historia:

1522ko ekainaren 29tik 30eko egunsentian gertatu zena kronologiko jasotzen du, emakume eta haurren talde batek, euren zuziekin, Oiartzun eta Errenteria banatzen zuen Errege Bidearen zati bat egin zuenean, Irungo plazaraino iritsiz. Mugimendu horrekin etsaiek Irungo soldaduak gune horretan zeudela sinestea lortu zuten eta ez Aldabe mendira hurbilduz. Horri esker, irundarrek bataila irabaztea lortu zuten.

Gurekin harremanetan jarri:

elkarteari iradokizunak bidaltzeko aukera ematen du eta informazioa ematea.

Izena eman!:

urrats erraz batzuk jarraituz edozein emakumeri aukera ematen dio ekainaren 2an San Martzial mendian egingo den jardueran izena emateko. 

“Oso bisuala eta elkartearekin zuzenean harremanetan jartzeko erraztasunak ematen dituen webgunea dela uste dugu. Emakumeek bere iruzkinak, iradokizunak eta ekarpenak bidaltzeko prest dago, baita bazkideak egin eta ekainaren 2ko jardueretan izena emateko zuzenduta”,

amaitu du Rosa Marcosek.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies