Alardeko tabernen inaugurazioa
2015(e)ko Ekainak 11
20 urte Mendibileko Inmaculada zaharren egoitzari bisitatzen
2015(e)ko Ekainak 19
Alardeko tabernen inaugurazioa
2015(e)ko Ekainak 11
20 urte Mendibileko Inmaculada zaharren egoitzari bisitatzen
2015(e)ko Ekainak 19

“Cantinera a caballo”, festen programaren azala

San Martzial Alardeko Aginte Batzordeak aurtengo festen programa aurkeztu du gaur goizean San Juan plazan egindako prentsaurrekoan.

Ezaugarriak

Festen programa, euskeraz eta gazteleraz, 40 orrialde ditu eta 25.000 ale egin dira, banatzen hasi direnak. Azaleko argazkia “Quique Escalante VIII. Memoriala” irabazi zuen argazkiarentzat da, Joel Iglesiasen “Cantinera a caballo” argazkiarentzat hain zuzen ere. Barruko orrialdeetan saritutako beste argazkiak ere aurki ditzakegu: 2. saria lortu zuen Patxi Barcenillasen “Alpargatas”, 3. saria lortu zuen Amaia Olaizolaren “El sueño”, “La Tamborrada” saria jaso zuen Gerardo Garciaren “Frente al Palaco” eta “Juventud” saria lortu zuen Jokin Indiasen “Disparando”.

Alardeko Jeneralaren eta Alarde Batzordeko presidentearen agurrez gain, ohi bezala, konpainia eta partehartze murriztutako unitate bakoitzari buruzko informazioa aurkitu dezakegu, hala nola aurtengo 19 kantineren argazkiak. Konpainia ezkerdinetako ordutegi eta biltze lekuak ere aurki daitezke, probasaio nahiz San Pedro egunerokoak. Gainera Sargia eta Manolo tabernei buruzko informazioa ere aurki daiteke, aurtengo Alardeko tabernak hain zuzen ere, hala nola San Martzial Alardea antolatzeko onartutako aurrekontuei buruz edota Remington eskopetari buruz ere.

“Jendeak probasaioen orduak jakin eta kantineren argazkiak ikusi nahi ditu, baina ahalegintzen gara ere erreportai eta albisteen bidez Alardeari buruzko bitxikeriak kontatzen, askotan artxibo-lan sakon bat egin ondoren”, dio Real Unión konpainiako eta komunikazio taldearen buru den Pedro Alapont-ek.

Nobedadeak

Nobedadeen artean estatu mailan San Marcial edo Monte San Marcial izena daramaten kaleei buruzko erreportai bat aurki daiteke, bai San Martzialeko bi guduen bai gure mendiarekin erlazionaturik daudenak.

“Irundarren gustokoa izatea espero dugu. Komunikazio taldeak hilabete batzuk eman ditu festen programa hau prestatzen. Ordu asko dira sartutakoak eta maitasun osoarekin dago egina”, dio San Martzial Alardeko Komandantea den Javier Mitxelenak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies