IREKI DA ALARDEAREN KULTUR BEKAN PROIEKTUAK AURKEZTEKO EPEA
2023(e)ko Azaroak 22
“JOLO” IZANGO DA KONTAKETA LABURREN BIGARREN EDIZIOKO GAIA
2024(e)ko Martzoak 12
IREKI DA ALARDEAREN KULTUR BEKAN PROIEKTUAK AURKEZTEKO EPEA
2023(e)ko Azaroak 22
“JOLO” IZANGO DA KONTAKETA LABURREN BIGARREN EDIZIOKO GAIA
2024(e)ko Martzoak 12

BIXEN ITURRIAK IRABAZI DU 2023ko ARGAZKI LEHIAKETA

Oiasso Museoak abenduak 20ra arte erakusketa hartuko du

Atzo arratsaldean, Oiasso Museoan, aurtengo argazki erakusketaren inaugurazioa egin zen, baita hiru argazki irabazleen sari banaketa ere. Antolakuntzako kideek, irabazleek eta bertaratuek, Irungo alkate berria den Cristina Labordak, bere lehenengo ekitaldi publikoa atzo bizi izan zuena, Nuria Alzaga, Kultura eta Berdintasun ordezkaria, eta hainbat ordezkari politikoek parte hartu zuten ekitaldian.

Bixen Iturriak irabazi du aurtengo lehiaketa ‘S.J.A. 1’ argazkiarekin. Bigarren saria Nerea Aldabarentzat izan da, ‘Cantinera de Anaka rememorando su 2022’, eta hirugarrena Junkal Susperreguirentzat izan da, ‘Denak gara alardea’ lanagatik.

24 argazkiko erakusketa bat ikusi ahal izango da Oiasso Museoan abenduaren 20ra arte, asteazkena. Bertan, irudi irabazleak ikusteaz gain, lehiaketara aurkeztutako batzuk ikusi ahal izango dira.

Hauek dira erakusketaren bisita-ordutegiak:

– Ostiral eta larunbata: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

– Igandea, astelehena, asteartea eta asteazkena: 10:00etatik 14:00etara.

2024. urteko egutegia

Gainera, Agintarien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak mahaiko egutegiaren (bi argazki hileko) edizio berri bat argitaratu dute, azken urteotan erakusketako irudien aukeraketa batekin egiten ari dena.

Mahaiko 1000 egutegi daude 3 eurotan. Oiasso Museoan dagoen erakusketan baita hiriko hainbat dendetan erosi daitezke. Hau da zerrenda osoa:

  • Bar El Bule (Santiago, 53)
  • Cervecería Santiago (Santiago, 19)
  • Suministros Jon (Virgen Milagrosa, 4)
  • Bar Real Unión (Cipriano Larrañaga, 1)
  • Bar Gure Xarma (Colón, 35)
  • Ainhoa Moda Infantil y Juvenil (Zubiaurre, s/n)
  • Bar La Gruta (Aduana, 58)
  • Bar Oñaurre (Piketazaharra, 28)
  • Bar Jaen (Alfonso Morales, 3)
  • Bar Fano (José Eguino, 6)
  • Bar Avenida (Gipuzkoa, 32)
  • Bar Salamanca (Pepito Etxebeste, 3)
  • Bar El 20 Bucovina (Euskal Herria, 20)
  • Muebles Bidasoa (Avenida Navarra, 9)
  • Librería Amalen (Uztapide Bertsolari, 12)
  • Libreria Aldako (Dunboa, 6)
  • Denak Elitxu kafetegia (Elatzeta, 2)
  • Panaderia Agirre (Junkal, 24)
  • Bar Manolo (Calle Mayor, 13)
  • Estanco de Ventas (Andrearriaga, 8)
  • Bar Ongi etorri (Andrearriaga, 1)
  • Papelería Aldabe (Avenida Navarra, 6)
  • Peluquería Mar (Juan Wollmer, 21)
  • Librería Patri (Luis de Uranzu, 11)
  • Bar Dalton (Labandibar, 7)
  • Alfredo&Olga Licores (Labandibar, 22)
  • Peluqueria Yone (Virgen Milagrosa, 1)
  • Peluquería Bea (Salís, 24)
  • Panadería Garia (Iglesia, 2)
  • Bar Danok Anai (Olaberria, 27)

Honetaz gain, Agintarien zein Alardearen Batzordeek Eguberritako Loteria salgai dagoela jakinarazi nahi dute, aurreko urteetan bezela. Hau konpainiako kideei erosi daiteke, eta ohiko denda eta lekuetan, zein Oiasso museoan dagoen erakusketan aurkituko daiteke. 5 euroko loteria da, 2 zenbakira jokatzen delarik. Oiasso Museoan eta Bar Manolon ere ‘Alarde’ dokumentala salgai.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies