KURTSOKO LEHENENGO AGINTARIEN BATZORDEA
2023(e)ko Urriak 3
ASIER ETXEPARE IZA, SAN MARTZIAL ALARDEKO JENERAL BERRIA
2023(e)ko Urriak 31
KURTSOKO LEHENENGO AGINTARIEN BATZORDEA
2023(e)ko Urriak 3
ASIER ETXEPARE IZA, SAN MARTZIAL ALARDEKO JENERAL BERRIA
2023(e)ko Urriak 31

AZAROAREN 5EAN ‘LAS MANOS DEL ALARDE’ DOKUMENTALA ESTREINATUKO DA, IULEN ARANA ZUZENDARIAREN LANA

Proiektua San Martzial Alardearen Buruzagien Batzordearen II. Ikerketa Bekaren emaitza da

Urte hasieran San Martzial Alardearen Buruzagien Batzordearen II. Ikerketa Bekaren irabazlea nor zen jakinarazi zen eta zenbait hilabete beranduago lanaren emaitza erakusteko unea iritsi da. Azaroaren 5ean, igandea, Iulen Aranak ‘Las Manos del Alarde’ lana aurkeztuko du, oraingoan proiektuak dokumental formatua izango du eta ikus-entzunezkoa Amaia Kultur Zentroaren auditorioan aurkeztuko da eguerdiko 12:00etan.

Bere lanean, zuzendari irundarrak Alardearekiko emozioa irudikatzen duten objektuak eta altxorrak eskuz egiten dituzten pertsonak elkarrizketatu ditu; belaunaldiz belaunaldi kontserbatu eta transmititzen diren xehetasunak eta materialak, publiko zabalarentzat ezezagunak direnak. Aranak azaldu duenez, “Alardea pasatzen ikustean hunkitu egiten gara, baina ez dugu objektu txiki bakoitzaren atzean dagoen lana ikusten, ez gara konturatzen artelan txikiak direla”. Saioa proiektuaren aurkezpenarekin hasiko da eta bukatzean solasaldi bat antolatuko da zuzendari eta protagonistekin.

Estreinaldira joateko sarrerak dohainik lortu ahalko dira. Ekitaldira joan nahi duen pertsona orok gonbidapenak eskuratu ahalko ditu urriaren 25etik aurrera, asteazkena, goizeko 10:00etan bi bidetatik: www.irun.org/sarrerak webgunean edo Luis Marianoko turismo bulegora hurbilduz. Pertsona bakoitzak gehienez bi gonbidapen hartuko ahalko ditu.

Amaia Kultur Zentroko sarreran mahai bat jarriko da, non aurtengo Loteria eta ‘Alarde’ dokumentala (pasa den urtean Amaia Kultur Zentroan aurkeztu zen eta hainbat ikuskizun bota ziren, denak “sarrerak agortuta”-ko kartelarekin) erosteko aukera egongo den.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies