200 MERKATARI BAINO GEHIAGORI ESKERRAK
2023(e)ko Ekainak 15
LASTARGINAK IRUNGO KALEAK BERRIRO BETEKO DITUZTE SAN PEDRO EGUNEKO GAUEAN
2023(e)ko Ekainak 20
200 MERKATARI BAINO GEHIAGORI ESKERRAK
2023(e)ko Ekainak 15
LASTARGINAK IRUNGO KALEAK BERRIRO BETEKO DITUZTE SAN PEDRO EGUNEKO GAUEAN
2023(e)ko Ekainak 20

ALARDEA SARE SOZIALEN BIDEZ EGINGO DEN ARGAZKI LEHIAKETA BERRIA ANTOLATUKO DU #INSTALARDE DEITUKO DENA

Gainera, orain arte egin den ohiko lehiaketa antolatuko da aurreko urteetako oso antzeko oinarriekin

Alardearen inguruan antolatzen diren jardueren inguruko aurtengo berritasun handienetakoa sare sozialen bidez antolatuko den argazki lehiaketa berria izango da, zehazki Instagram bitartez egingo dena. #instalarde deituko den txapelketa honen helburua publiko berriak aktibatzea izango da, batez ere gazteengana iristea, eta uztaileko lehen egunetan %100 online izango den ekintza berri baten bidez parte-hartzea sustatzea.

Argazkiak ekainaren 28, San Pedro edo San Martzial egunetan ateratakoak izan beharko dira eta parte hartu nahi duenak bere Instagram profilean igo beharko du uztailaren 1eko eguerdiko 12:00etatik uztailaren 2ko eguerdiko 12:00etara, #instalarde hitz klabea erabiliz eta @irungoalardea aipatuz; gainera, kontua pribatua duten pertsonek igotakoa pantailaren kaptura egin eta kontu berdinera DM bidez bidali beharko dute. Hurrengo 24 orduetan irudiak @irungoalardea-n elkar banatuko dira eta bukatzean like gehien dituenak 100 euro irabaziko ditu. Bestalde, parte-hartzaile guztien artean 50 euroko zozketa bat egingo da.

Ohiko argazki lehiaketa ere antolatuko da

Ez da faltako 2023ko San Martzial Alardearen Argazki Lehiaketa, Alardearen gaineko ohiko txapelketa eta izen ezberdinekin 15 urte baino gehiagoz antolatu dena. Kasu honetan, ekainaren 28, San Pedro eta San Martzial egunetan egindako argazkiez gain, entsaioetan ateratako irudiak ere onartuko dira eta paperean edo formatu digitalean entregatuko beharko dira uztailaren 29a baino lehen.

Argazkiek hiru sari nagusi irabazi ahalko dituzte (300, 200 eta 100 eurokoak) eta gazteentzako sari bat ere emango da, 8 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteentzat zuzendua. Aurreikusita dago sari banaketa urte bukaeran egiten ohi den erakusketan aurrera eramatea.

Bi lehiaketan oinarri guztiak hemen kontsultatu daitezke: azkeneko urteetako lehiaketa eta lehiaketa berria.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies