FERNANDO ETXEZARRETA PÉREZ, URANZUKO KAPITAIN BERRIRO HAUTATUA

2026(e)ko Irailak 28

IÑAKI RICO CANO, BELASKOENEAKO KAPITAIN BERRIA

2026(e)ko Urriak 14

FERNANDO ETXEZARRETA PÉREZ, URANZUKO KAPITAIN BERRIRO HAUTATUA

2026(e)ko Irailak 28

IÑAKI RICO CANO, BELASKOENEAKO KAPITAIN BERRIA

2026(e)ko Urriak 14

IÑAKI BERRUET, BIDASOA KONPAINIAKO KAPITAIN BERRIA

Postuan Ernike Etxeberria ordezkatzen du (2022-2026)

53 urteko Iñaki Berruet Mitxelena Bidasoa Konpainiako kapitain berria izango da, asteazken honetan, irailaren 16an, Alundan egindako hauteskundeetan aukeratu ostean.

Berruetek beti desfilatu izan du Bidasoa Konpainiarekin, eta 1989tik eskopetarekin parte hartu du. 2009an teniente banderadun izan zen, eta, ondoren, alferez aritu zen 2018tik 2022ra. 2023tik 2026ra bitartean, berriz, teniente kargua bete du.

Hautaketaren emaitza jakin ostean, Iñaki Berruetek adierazi du bere konpainiako kapitain izatea “harrotasuna eta erantzukizuna” dela. Itxaropen handienarekin espero duen uneetako bat, gainera, “ekainaren 29an Alundan egingo den errebista” dela azaldu du.