
28.000 JAIETAKO PROGRAMEN BANAKETA HASI DA
2025(e)ko Ekainak 6Belaskoenea Konpainiako kideek eskoltatuko dute
San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak ezagutzera eman du Miguel Ruiz izango dela aurten San Martzial Egunean zutoihalaren erreplika eramango duena eta berarekin batera Belaskoenea Konpainiako kideak eskoltan egongo direla.
Miguel Ruiz
Miguel Ruiz Jaenen jaio zen 1952ko azaroaren 16an, baina handik gutxira Irunera iritsi zen, eta lotura handia du hiriarekin. Bere ibilbidea Belaskoenea Konpainian luzea eta baliotsua da: danborrarekin desfilatzen hasi zen eta hamabi urtez izan zen kapitain, 1998tik 2009ra arte. Bere agintaldian konpainiaren egungo banderinaren enkargua bultzatu zuen, 2002an bedeinkatu zena, eta bere garaian barrika kantinerei oparitzeko tradizioa ezarri zuen. Gaur egun ere xehetasun horri eusten dio konpainiak.Laia eta Iñaki, Belaskoenea auzoko bi gazte, izango dira Miguel Ruizekin egongo direnak San Martzial Alardean.
Zutoihala
Zutoihala bere garaian egin zen Irungo Herriko Alardearentzat eta San Martzial Alardearekin zerikusia duen pertsona batek eramaten du, urtero txandakatuz.
San Martzial Eguneko goizeko desfilean, Junkaleko Andre Mariaren Parrokia Elizan, kabildo erlijiosoa gehitzen da, antzina elizako erretorea buru zela, eta gaur egun, zutoihalaren erreplikarekin bakarrik, 1522tik aurrera kabildo sekularrek eta elizakoek botoa bete izanaren prozesioaren aztarna bakarra izanda. Arratsaldean, zutoihala jaso den lekuan bertan ematen da.
Zutoihala eramaten duenaren jantzia San Martzial Alardeko infanteriako soldaduaren berbera izango da, eskularru zuriak eramango ditu baina. Esku batekin zutoihalari eutsiz eta bestean txapela bildua duela ibilbide osoan, errespetu-seinale. Konfiantzazko bi lagun aukera ditzake berarekin joateko; horien adina, beti, 12 urtetik beherakoa. Haien atzetik, soldadu-eskolta batek desfilatzen du, ardura duen konpainiakoak betiere.