
ALARDEALDIA MAIATZAREN 25ean OSPATUKO DA
2025(e)ko Maiatzaak 5Bigarren urtez egingo den ekimen honen helburua gure festan lagundu zuten sortzaile artistikoen zerrenda garrantzitsua nabarmentzea da
Jon Zabalo Ballarín ‘Txiki’ (Manchester, 1892 – Londres, 1948) ) izan zen 1925eko San Martzial jaiak iragartzeko kartelaren egilea. Haren erreprodukzioa inprimatu du San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak bere Kultura Batzordea tarteko. Aurkezpen ekitaldian 1925eko San Pedro eta San Martzial Jaietako kartelaren nondik-norakoak eta bere egilearen azalpen biografikoa egin dute Irungo Kasinoan izan da. Asier Etxepare Jeneralak zabaldu du eta Lauren Etxeparek Kultura Batzordearen izenean hitz batzuk egin eta gero, Fernando García Nietok eman ditu kartelaren, garaiko kultura-giroaren eta ‘Txiki’ Zabaloren berri, 2025eko kantineren, Alardeko agintarien eta batzorde ezberdinetako kideak aurrean zituela.
Kultura Batzordeak pasa den urtean bultzatutako ekimen honek gure festan parte hartu zuten sortzaile artistikoen zerrenda garrantzitsuari balioa ematea du helburu. Dinamika horren bidez, mendeurrenarekin bat datorren jaien kartela erreproduzituko da, kartelaren egilea nabarmentzeko. Aurten ‘Txiki’ Zabaloren lanari dagokio. Kantinera-figura dotore bat irudikatu zuen Zabalok, tintazko lerro garbi eta soilekin egina eta lengoaia erabat modernoa baliatuta.
Diptikoa eskuragarri egongo da maiatzaren 23tik aurrera, jarraian adierazitako saltoki eta tabernetan, baita Alardealdian ere:
- Bar Ongi Etorri (Andrearriaga, 1).
- Bar Washington (Zubelzu, 2).
- Bar Manolo (Kale Nagusia, 13).
- Librería Patri (Luis de Uranzu, 11).
- Librería Aldako (Dumboa, 6).
- Aldabe paper-denda (Nafarroa etorbidea, 6).
- Papelería Mila (Alzukaitz, 3).
- Peluquería Yone (Virgen Milagrosa, 1).
- Bar Danok Anai (Olaberria, 37).
- Bar Dalton (María Juncal Labandibar, 5).
- Alfredo & Olga (María Juncal Labandibar, 22).
- Cafetería El Bule (Santiago, 53).
- Cerveceria Santiago (Santiago, 19).
- Bar Ekaitz (Poxpologile kalea, 8).
- Toma Pan y Moja (San Pedro, 22).
- Panadería Aguirre (Juncal kalea, 24).
- Peluquería Iruñarri (Teodoro Murua, 10).
Kartelaren irudia bere jabeak –partikular batek– utzi du, Bilboko Arte Ederren Museoaren bitartekaritzari esker, eta antolatzaileek haien esker ona nahi dute adierazi.
Kultura Batzordeak hainbat urte daramatza San Martzial Alardearekin zerikusia duten jarduera berriak bultzatzen, hala nola Kultur Beka, Kontakizun Laburren Lehiaketa edo Argazki Lehiaketa. Erreprodukzio hori datozen urteetan finkatu nahi da, eta erreferentzia izan nahi du irundarrentzat.