
2026ko SAN MARTZIAL ALARDEKO KOMUNIKABIDE ETA PROFESIONALENTZAKO AKREDITAZIOAK
2026(e)ko Ekainak 1Aurtengo berritasuna da denbora-pasen orrialde bikoitza sortu dela, letra-zopa batekin, desberdintasunak bilatzeko eta irudiak gazteenek margotu dezaten
San Martzial Alardearen Buruzagien Batzordeak prestatu duen 2026ko jaietako programaren banaketa hasi da eta 42 orrialde dituen programa honen 28.000 ale egin dira. Azalean agertzeko aukeratu den argazkia 2025eko San Martzial Alardeko argazki lehiaketaren irabazlea da, “Desfilando delante del pendón” izenburua duena eta Mikel Pradok atera zuena.
Liburuxkak azken urteetako jaietako programetan ikusi ahal diren sekzioak agertzen dira:
- Javier García Nieto Jeneralaren eta Satur Ibargoyen Bea-Murguia Alardeko Batzordearen lehendakariaren agurrak.
- Konpainien entseguen eta ekainak 28, San Pedro eta San Martzial egunen ordutegiak.
- Aurtengo agintariak eta kantinerak.
- Sonia García eta Aitana López ama eta alaba diren San Martzial Alardeko kantinerei erreportaia.
- 2025eko San Martzial Alardeko irudiak.
- Argazki lehiaketen informazioa.
- Armen erabilerari buruzko erreportaia.
- Denbora-pasak.
- 2025eko aurrekontu ekitaldiaren itxiera.
Hirian zehar banaketa egin ondoren, hurrengo egunetan jaietako programaren ale batzuk Bar Manolon utziko dira etxean jaso ez duten pertsonek bat har dezaten. Hemen deskargatu daiteke.
Gráficas Txingudik programaren edizioa eta inpresio lanak burutu ditu. Nola ez, iragarkia jarri duten pertsona guztien babesa eskertu nahi izan dute horri esker programa editatu ahal izan delako.




