JAVIER GARCÍA NIETO, SAN MARTZIAL ALARDEKO JENERAL BERRIA
2026(e)ko Martzoak 26
JAVIER GARCÍA NIETO, SAN MARTZIAL ALARDEKO JENERAL BERRIA
2026(e)ko Martzoak 26

JENERAL BERRIAK ESTATU NAGUSIKO KIDE BERRIAK IZENDATU DITU

Javier Urroz da Infanteriako Komandante berria eta laguntzaile berriak Iñaki Salaverria (Estatu Nagusia), Imanol Celihueta (Infanteria) eta Javier San Matías (Zalditeria) dira; Aginduen Kornetina Kimetz Esnaola izango da

San Martzial Alardeko Jeneral berria den Javier García Nietok astearte honetan, apirilaren 14an, Buruzagien Batzordeko bileran, ezagutzera eman ditu Estatu Nagusia osatuko duten pertsonen izenak. Artileriako Laguntzailea konfirmatu gabe dago.

Infanteriako Komandantea: Javier Urroz Santesteban, 52 urtekoa, Infanteriako Komandante berria da. Santiago Konpainian desfilatzen hasi zen eskopetarekin, eta urtebetez Bidasoan egin ondoren, bere konpainiara itzuli zen txibilitoarekin ateratzeko. 2014an, Santiagoko orduko kapitainak, Iñaki Díazek, batzordean sartzea eskaini zion, eta 2015ean txibilitoen kabo izendatu zuten, 2018an alferez izatera igaro zen arte, Luis Mari Alustiza kapitain zela, 2023. urtera arte. 2024 eta 2025 urteetan Estatu Nagusiko Laguntzailea izan da Asier Etxepare Jeneralarekin.

Kargu berri honek “erantzukizun handia eta emozio handia” suposatzen du Javier Urrozentzat. “Postu horretan sentimenduak oso biziak izango dira. Alardea da indar handiz batzen gaituena eta denok batera lortuko dugu Alardean zentratzea, Irungo Herriak hori espero baitu”. Komandante berriak “ilusioz” espero du “konpainia guztiak eta, bereziki, Santiago, nire konpainia, ikuskatu ahal izatea. Gainera, Arrankadaren emozioa, familiarekin eta lagunekin elizarako jaitsieran topo egitea eta Kale Nagusiko jaitsiera dira gehien espero ditudan uneak”.

Postuan Rubén Fraile Imaz ordezkatzen du (2021-2025).

Estatu Nagusiko Laguntzailea: Iñaki Salaverria Jimenez, 28 urtekoa, Estatu Nagusiko Laguntzaile berria da. Orain arte beti Santiago Konpainian desfilatu du txibilitoarekin.

Izendapen berriak “ohorea, zoriontasuna eta erantzukizuna nahasten ditu, eta ilusioz eta gogoz hartzen dut nire gain”. Emozioz itxaroten ditu bere Santiago Konpainia ikuskatzea, Arrankada eta Jeneralaren sarrerako uneak: “Espero dut asko ez hunkitzea, baina oraindik imajinatzen ez ditudan beste une berezi asko ere izango direla uste dut”.

Postuan Javier Urroz Santesteban ordezkatzen du (2024 y 2025).

Infanteriako Laguntzailea: Imanol Celihueta Hidalgo, 27 urtekoa, Infanteriako Laguntzaile berria da. Orain arte beti Olaberria Konpainian desfilatu du txibilitoarekin.

Infanteriako Laguntzaile berriarentzat, izendapenak “emozioa, erantzukizuna eta San Martzial Alardearekiko konpromisoa” sortzen dizkio. Ekainaren 29 eta 30ari dagokionez, gogoz espero du “Estebenean nire konpainiari ikuskatzea, oso hunkigarria izango da. Gainera, San Martzial Egunean polita izango da mendian zinhitza betetzea”.

Postuan Unai Aranzasti Recarte ordezkatzen du (2024 y 2025).

Zalditeriako Laguntzailea: Javier San Matías Becerro, 46 urtekoa, Zalditeriako Laguntzaile berria da. 1997an hasi zen Anaka Konpainian eskopetarekin desfilatzen, eta 2000. urtetik aurrera, txibilitoarekin. 2002an eman zuen izena Zalditeriako Eskoltan, eta 2009an egin zuen lehen Alardea; Anakan desfilatzen du txandakatzea tokatzen zaionean. 2023tik Alardearen Batzordeko kide da Zalditeriako Eskoltako soldadu gisa.

San Matiasen ustez, izendapen berri honek “gure San Martzial Alardeagatik eta gure arbasoen ondarea bizirik mantentzeagatik laguntzen jarraitzea suposatzen dio, modu biziago eta hurbilagoan”. Datorren ekainera begira, Zalditeriako Laguntzaile berriak “Armen Ikuskatzea ikuspegi berri batetik bizitzeko gogoz” espero du.

Postuan Iñaki Cámara Herrera ordezkatzen du (2012-2025).

Aginduen Kornetina: Kimetz Esnaola Aguirrebarrena, 27 urtekoa, Aginduen Kornetin berria da. Beti Uranzu Konpainian desfilatu du.

San Martzial Alardearen Aginduen Kornetina izateak “ohore eta erantzukizun handia” ematen dio. San Martzial Eguneko une nabarmenari dagokionez, “zalantzarik gabe, goizeko Arrankadaren tokea espero dut”.

Postuan Lauren Etxepare Igiñiz ordezkatzen du (2021-2025).

Artileriako Laguntzailea: baieztatu gabe dago; hurrengo asteetan jakinaraziko da.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies