Antortxerak

Erlazionatutako ekintza
 

Historia

nº4

1522ko urte hartan Juan Pérez de Azcue, Hondarribian jaioa, eta Miguel de Ambulodi, Oiartzunen jaioa eta Irunen bizi zena, Kapitainen agindupean zegoen Irun. 400 soldadurekin zeuden Irunen eta, gaztelua arriskuan zegoela ikusita, Donostiara joan ziren Beltrán de la Cueva Kapitain Nagusiari haren berri ematera. Hark 2.000 soldadu baino gutxiago zituen eta zalditeriako 200 gizon Donostia babesteko, eta ezezkoa eman zuen ekintzaren zailtasunaren aurrean. Kapitainek esan zioten berak ezin bazuen, eurek tropa nafarrak erasotuko zituztela beren etxea defendatzeko. Horren aurrean, Kapitain Nagusiak onartu zuen Irunera laguntzea, bere infanteriako ia tropa osoarekin eta zalditeriako 150 gizonekin. Azcue eta Ambulodi kapitainek lortu zuten bertako 1.500 gizon biltzea etsaia garaitzeko.

Gauez iritsi ziren, isil-isilik, Aginagako Saroia haraneraino, Burutaran etxeko jaunak aholkatu zien beren zaldien apatxak isiltzeko eta mingainak lotzeko, irrintzirik egin ez zezaten, bestela armada inbaditzailea ohartu egingo baitzen. Era berean, Mosén Pedro de Hirizar apaiza, Errenterian bizi zena, hornigaien edukitzailea zen eta 400 lastargiko sorta zuen. 400 emakume eta haur bildu zituen eta gauez, 400 lastargiak piztuta, aurrera egin zuten Errege Bidetik, Oiartzungo eta Errenteriako bidegurutzetatik Irun aldera.

Frantses-nafarrek pentsatu zuten Irungo alde horretatik etorriko zela erasoa, baina bien bitartean, Azcue eta Ambulodi Kapitainek, bertako tropekin, mendiaren beste aldetik erosotu zituzten frantsesak eta ezustean harrapatu zituzten. Plan horrekin armada inbaditzailea ihesi joan zen inolako borrokarik gabe.

1937. urtean, irailaren 4an, hiriaren askatasunaren lehen urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien programan zegoen antortxeren prozesioa. Parrokiatik gaueko 9etan atera zen prozesioan Junkaleko Ama Birjinaren irudia eraman zuten, eta oso gutxitan gertatu izan da hori. Milaka fededun joan ziren, kandelak piztuak zituztela, gurtutako irudiari laguntzen erabat hondatutako kaleetan barrena: Eskoleta, Fermín Calbeton, Colon ibilbidea, Zabaltza plaza, San Juan plaza eta Eliza kalea. Ekitaldi ikusgarria izan omen zen.

1998. urteaz geroztik, Pagoki Gazteen Elkarte irundarrak ekitaldi hori berreskuratu du gertakari historiko hura gogora ekartzeko, beren borondatez parte hartzen duten eskualdeko emakumeekin eta haurrekin.

Urtero, ekainaren 29ko gau horretan, Errege Bideko kaleak igarotzen dituzte garai hartakoen antzeko jantziekin eta eskuetan eramaten dituzten lastargien argiarekin.

22:00etan abiatzen dira Artaleku kaletik, Hermanos Iturrino anbulatorioaren parean, Kale Nagusian barrena jaisten dira San Juan plazara, gero San Martzial, Sargia, Larretxipi, Urdanibia plaza, Santa Elena, Ermita kalea eta Arbesko errota kalean barrena joaten dira eta Artia zubian bukatzen dute ibilbidea. Kale horietako zenbait lekutan talde batzuk prest egoten dira Antortxerak igarotzean Txalapartaren soinuarekin isiltasuna hausteko.

Urtetik urtera gehiago dira parte hartzen duten emakumeak eta haurrak, martingala historiko hartako 400 lastargi piztu haien kopurua nabarmen gaindituz.

(Rafa Gonzalez Merinok idatzia eta 09.06.17ko Diario Vasco egunkarian argitaratua.)
web orrialdea
posta elektronikoa
sare sozialak
 www.antorcheras.comcontacto@antorcheras.com   Facebook
_MG_0871 copia
 

Dekalogoa

Pagoki Gazte elkartetik atsegin handiz ikusten dugu gero eta jende gehiagok parte hartzen duela antortxeren ospakizunean. Horregatik eta dena ondo atera dadin eta gaizki ulerturik egon ez dadin, dekalogo bat idatzi dugu ekitaldia zertan datzan labur azaltzeko.

 
  1. Ekainaren 29an 21:30ean. Ibilbidea: Hermanos Iturrino anbulatoriotik Artia zubiraino.

  2. Ibilbidean zehar: ISILTASUNA.

  3. Hiru antortxerak osatutako ilaretan banatzen gara.

  4. Garra iritsi egingo zaizu, ez duzu zeuk sortu behar.

  5. Haurrak oinez aterako dira, paseatzeko aulkitxoa etxean utziko dugu.

  6. Jantzi iluna eta espartinak.

  7. Bitxien kutxa ere etxean utziko dugu.

  8. Saia zaitezte ez makillatzen.

  9. Bildu edo estali ilea.

  10. Guztiok gara PAGOKI.

 
 
 

Ibilbidea

Distantzia: 1,7 km | Iraupena: 60 min. inguru

Artaleku kaletik abiatu, eta kale Nagusian, San Martzial kalean, Sargia kalean, Larretxipi eta Ermita kaleetan barrena Artia zubiraino.

 
 

Noticias relacionadas


2026(e)ko Martzoak 24

ALARDEKO JUNTAREN ADIERAZPENA

Alardearen Batzordeak honako hau jakinarazi nahi du, Alardearen aurreko ekitaldietako batean unitateko buru batek kantinera bati egindako jokabide desegoki bati lotutako barne-salaketa baten ondorioz 2025eko uztailean hasitako zehapen-espedienteari dagokionez: Salaketa horren aurrean, Alardearen Batzordeak, gai honetan eskumena duen organo bakarra den aldetik, zehapen-espedientea ireki zuen, Ordenantzaren 39. artikulutik 47. artikulura […]
2026(e)ko Martzoak 6

AGINTARIEN BATZORDEAK SAN MARTZIAL ALARDEKO JENERALA HAUTATZEKO PROZESUA IREKI DU

Joan den otsailaren 10ean Asier Etxepare Iza San Martzial Alardeko Jeneralak dimisioa eman ondoren, Agintarien Batzordeak datozen lau urteetarako Jenerala aukeratzeko prozesua ireki du. Ordenantzak 48. artikuluan ezartzen duen bezala, idazkari eta kapitain edo unitateburu gazte eta zaharrenak osatutako hauteskunde-mahaia, ostiral honetan, martxoak 6an, formalki eratu dena, izango da aurkeztutako […]
2026(e)ko Februaryak 25

KAPITAIN ETA UNITATE BURUEN 2026ko OTSAILAREN 17 ETA 24ko BILEREN AURREKO JAKINARAZPENA

Berretsitako San Martzial Alardeko kapitainek eta unitate buruek otsailak 17 eta 24ean egin dituzte Agintarien Batzordearen lehenengo bilerak Asier Etxepare eta Ruben Fraile Jeneral eta Komandantearen dimisioen ondoren. Topaketa hauen ondoren, guztiek, salbuespenik gabe eta aho batez, akordioen dokumentu bat sinatu dute, honako puntu hauek jasotzen dituena: San Martzial Alardearen […]