Antortxerak

Erlazionatutako ekintza
 

Historia

nº4

1522ko urte hartan Juan Pérez de Azcue, Hondarribian jaioa, eta Miguel de Ambulodi, Oiartzunen jaioa eta Irunen bizi zena, Kapitainen agindupean zegoen Irun. 400 soldadurekin zeuden Irunen eta, gaztelua arriskuan zegoela ikusita, Donostiara joan ziren Beltrán de la Cueva Kapitain Nagusiari haren berri ematera. Hark 2.000 soldadu baino gutxiago zituen eta zalditeriako 200 gizon Donostia babesteko, eta ezezkoa eman zuen ekintzaren zailtasunaren aurrean. Kapitainek esan zioten berak ezin bazuen, eurek tropa nafarrak erasotuko zituztela beren etxea defendatzeko. Horren aurrean, Kapitain Nagusiak onartu zuen Irunera laguntzea, bere infanteriako ia tropa osoarekin eta zalditeriako 150 gizonekin. Azcue eta Ambulodi kapitainek lortu zuten bertako 1.500 gizon biltzea etsaia garaitzeko.

Gauez iritsi ziren, isil-isilik, Aginagako Saroia haraneraino, Burutaran etxeko jaunak aholkatu zien beren zaldien apatxak isiltzeko eta mingainak lotzeko, irrintzirik egin ez zezaten, bestela armada inbaditzailea ohartu egingo baitzen. Era berean, Mosén Pedro de Hirizar apaiza, Errenterian bizi zena, hornigaien edukitzailea zen eta 400 lastargiko sorta zuen. 400 emakume eta haur bildu zituen eta gauez, 400 lastargiak piztuta, aurrera egin zuten Errege Bidetik, Oiartzungo eta Errenteriako bidegurutzetatik Irun aldera.

Frantses-nafarrek pentsatu zuten Irungo alde horretatik etorriko zela erasoa, baina bien bitartean, Azcue eta Ambulodi Kapitainek, bertako tropekin, mendiaren beste aldetik erosotu zituzten frantsesak eta ezustean harrapatu zituzten. Plan horrekin armada inbaditzailea ihesi joan zen inolako borrokarik gabe.

1937. urtean, irailaren 4an, hiriaren askatasunaren lehen urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien programan zegoen antortxeren prozesioa. Parrokiatik gaueko 9etan atera zen prozesioan Junkaleko Ama Birjinaren irudia eraman zuten, eta oso gutxitan gertatu izan da hori. Milaka fededun joan ziren, kandelak piztuak zituztela, gurtutako irudiari laguntzen erabat hondatutako kaleetan barrena: Eskoleta, Fermín Calbeton, Colon ibilbidea, Zabaltza plaza, San Juan plaza eta Eliza kalea. Ekitaldi ikusgarria izan omen zen.

1998. urteaz geroztik, Pagoki Gazteen Elkarte irundarrak ekitaldi hori berreskuratu du gertakari historiko hura gogora ekartzeko, beren borondatez parte hartzen duten eskualdeko emakumeekin eta haurrekin.

Urtero, ekainaren 29ko gau horretan, Errege Bideko kaleak igarotzen dituzte garai hartakoen antzeko jantziekin eta eskuetan eramaten dituzten lastargien argiarekin.

22:00etan abiatzen dira Artaleku kaletik, Hermanos Iturrino anbulatorioaren parean, Kale Nagusian barrena jaisten dira San Juan plazara, gero San Martzial, Sargia, Larretxipi, Urdanibia plaza, Santa Elena, Ermita kalea eta Arbesko errota kalean barrena joaten dira eta Artia zubian bukatzen dute ibilbidea. Kale horietako zenbait lekutan talde batzuk prest egoten dira Antortxerak igarotzean Txalapartaren soinuarekin isiltasuna hausteko.

Urtetik urtera gehiago dira parte hartzen duten emakumeak eta haurrak, martingala historiko hartako 400 lastargi piztu haien kopurua nabarmen gaindituz.

(Rafa Gonzalez Merinok idatzia eta 09.06.17ko Diario Vasco egunkarian argitaratua.)
web orrialdea
posta elektronikoa
sare sozialak
 www.antorcheras.comcontacto@antorcheras.com   Facebook
_MG_0871 copia
 

Dekalogoa

Pagoki Gazte elkartetik atsegin handiz ikusten dugu gero eta jende gehiagok parte hartzen duela antortxeren ospakizunean. Horregatik eta dena ondo atera dadin eta gaizki ulerturik egon ez dadin, dekalogo bat idatzi dugu ekitaldia zertan datzan labur azaltzeko.

 
  1. Ekainaren 29an 21:30ean. Ibilbidea: Hermanos Iturrino anbulatoriotik Artia zubiraino.

  2. Ibilbidean zehar: ISILTASUNA.

  3. Hiru antortxerak osatutako ilaretan banatzen gara.

  4. Garra iritsi egingo zaizu, ez duzu zeuk sortu behar.

  5. Haurrak oinez aterako dira, paseatzeko aulkitxoa etxean utziko dugu.

  6. Jantzi iluna eta espartinak.

  7. Bitxien kutxa ere etxean utziko dugu.

  8. Saia zaitezte ez makillatzen.

  9. Bildu edo estali ilea.

  10. Guztiok gara PAGOKI.

 
 
 

Ibilbidea

Distantzia: 1,7 km | Iraupena: 60 min. inguru

Artaleku kaletik abiatu, eta kale Nagusian, San Martzial kalean, Sargia kalean, Larretxipi eta Ermita kaleetan barrena Artia zubiraino.

 
 

Noticias relacionadas


2025(e)ko Maiatzaak 5

ALARDEALDIA MAIATZAREN 25ean OSPATUKO DA

Aurtengo omenduak Lorentxo Villaverde eta Patxi Etxaide dira, jardunaldian zehar azpiegiturak eramateaz arduratzen diren pertsonak Irungo San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordeak, hala nola Alardealdiaren lantaldeko emakume elkarteak, erakundeak eta elkarte gastronomikoak, Alardealdiako 26. edizioa gaur Urdanibia Enparantzan aurkeztu dute, datorren maiatzaren 25ean, igandea, ospatuko dena. Joan den ikasturtean zilarrezko ezteiak […]
2025(e)ko Apirilak 30

ASIER ETXEPARE SAN MARTZIAL ALARDEKO JENERAL BEZALA BERRETSITA IZAN DA

Akta idatzia doan pergaminoa biltzen duen zintaren koloreak urtero aldatzen dira eta aurten Hatxeroen marroia aukeratu da Apirilaren 30ko arratsaldean, San Martzial Egunerako bi hilabete falta direnean, Asier Etxepare San Martzial Alardeko Jeneralaren berrespen ekitaldia Irungo Kasinoan 20:00ean gauzatu da. Kapitain eta Unitate Buruak bildu dira deliberazio zeremonia baino lehen. […]
2025(e)ko Apirilak 28

ESTIBALIZ ZUAZUA, MAIA DARRIEUSSECQ ETA AINHOA GALLEGO, KONTAKETA LABURREN HIRUGARREN EDIZIOKO IRABAZLEAK

Hirugarren edizioko gaia kale Nagusia izan da Estibaliz Zuazua, Maia Darrieussecq eta Ainhoa Gallego irundarrek irabazi dute Agintarien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak antolatutako Kontaketa Laburren III. Lehiaketa. Aurtengo edizioko Gaia kale Nagusia izan da, hiriko eta Alardeko kale esanguratsuena. 1go saria: “¿Por qué la calle Mayor?”, Estibaliz Zuazua. 250 euroko […]