
JUAN LUNA SOJO, BERRIRO BANDAKO ZUZENDARI HAUTATUA
2026(e)ko Urriak 14Juan Nicolás Regueraren lekua hartuko du (2023-2026).
53 urteko José Alzaga Mendes Ama Shantalengo kapitain berria izendatu dute, joan den irailaren 28an egindako hautaketan.
Alzagak beti desfilatu du Ama Shantalen konpainian, eskopetarekin. Gainera, 2022tik 2026ra bitartean, banderadun kabo izan da.
Hautaketaren emaitza jakin ondoren, José Alzagak adierazi duenez, «ilusio handia egiten dit hautatu izanak, horrela nire aita gogoratzen baitut; Olaberriko kapitaina izan zen hura».
Kapitain berriak datozen jai-egunei begira duen ilusioa ere nabarmendu du. Ildo horretan, aitortu duenez, «arrankada eta, nola ez, Kale Nagusirako jaitsiera dira gehien espero ditudan uneak».




