
ESTIBALIZ ZUAZUA, MAIA DARRIEUSSECQ ETA AINHOA GALLEGO, KONTAKETA LABURREN HIRUGARREN EDIZIOKO IRABAZLEAK
2025(e)ko Apirilak 28Akta idatzia doan pergaminoa biltzen duen zintaren koloreak urtero aldatzen dira eta aurten Hatxeroen marroia aukeratu da
Apirilaren 30ko arratsaldean, San Martzial Egunerako bi hilabete falta direnean, Asier Etxepare San Martzial Alardeko Jeneralaren berrespen ekitaldia Irungo Kasinoan 20:00ean gauzatu da. Kapitain eta Unitate Buruak bildu dira deliberazio zeremonia baino lehen. Ondoren Asier Etxepare deitu da, non Buruzagien Batzordeko idazkariak, Javier García Nietok (Olaberria Konpainiako kapitaina), Kapitain eta Unitate Buruen aurrean, Jeneralaren berronespen akta irakurri du. Honako hau esaten du (gazteleraz):
“Hoy, treinta de abril de dos mil veinticinco, reunidos los Capitanes y Jefes de Unidad, que lo son, del Alarde de San Marcial, y en rememoración de la elección efectuada el treinta y uno de octubre de dos mil veintitrés, con este simbólico acto se ratifica en el cargo de General del Alarde de San Marcial, al que lo es:
D. Asier Etxepare Iza
Y para que así conste, se hace entrega de la presente cédula, actuando como fedatario el Secretario, que lo es, de la Junta de Mandos, D. Javier García-Nieto.”
Akta idatzia doan pergaminoa biltzen duen zintaren koloreak urtero aldatzen dira. Aurtengoa Hatxeroen mantilaren kolore marroia izan da. Gainontzeko koloreak hauek dira: gerrikoa, txapela, gorbata eta zapiaren kolore gorria, berarekin ere Alardea babesten duten emakumeen espartinen zinta gorriak irudikatu nahi da; San Martzialen jakaren, kantineretako abarketen zinta eta belusezko gerruntze kolore beltza; eta San Martzial Eguneko praken eta espartinen kolore zuria.
Jeneralaren izendapena, funtzionamendu kontuengatik, data hauetan, lau urteko epealdirako egiten da. Hala ere, ohiturari jarraituz, Buruzagien Batzordeak urtero egiten du Jeneralaren berronespena. Aldi berean, Asier Etxeparek bere Estatu Nagusia aurkeztu du: Rubén Fraile (Infanteriako Komandantea), Unai Aranzasti (Infanteriako Laguntzailea), Javier Urroz (Estatu Nagusiko Laguntzailea), Iñaki Cámara (Zalditeriako Laguntzailea), Juan Ignacio Serrano (Artileriako Laguntzailea) eta Lauren Etxepare (Aginduen Kornetina).
Asier Etxepare
Asier Etxepare Iza, 49 urtekoa, 2023ko urriaren 31an San Martzial Alardeko Jenerala izateko hautatua izan zen. Beti Santiago Konpainian desfilatu du, bertan alfereza eta tenientea izan zen. Infanteriako Laguntzailea (2010-2015) eta Infanteriako Komandantea (2016-2020) ere izan zen.