ENRIKE ETXEBERRIA, BIDASOA KONPAINIAKO KAPITAIN BERRIA

2022(e)ko Irailak 30

AMAIA ARAMBURUREN HITZALDIA, IKERKETA-BEKAKO LEHENENGO EDIZIOKO IRABAZLEA

2022(e)ko Azaroak 4

ENRIKE ETXEBERRIA, BIDASOA KONPAINIAKO KAPITAIN BERRIA

2022(e)ko Irailak 30

AMAIA ARAMBURUREN HITZALDIA, IKERKETA-BEKAKO LEHENENGO EDIZIOKO IRABAZLEA

2022(e)ko Azaroak 4

FERNANDO ETXEZARRETA, URANZU KONPAINIAKO KAPITAIN BERRIA

Iñaki Arzuaga Iribarren karguan ordezkatuko du

Fernando Etxezarreta Pérez, 39 urtekoa, Uranzu Konpainiako Kapitain berria izendatu dute ostegun honetan.

Etxezarreta 1997an hasi zen desfilatzen, beti Uranzu Konpainian, eta 2010. urteaz geroztik txibilitoen kaboa izan da, lehenengo lau urteak José Miguel Munduate kapitain zuela eta 2014tik Iñaki Arzuaga Iribarren kapitainarekin, karguan ordezkatzen duena.

Kapitain berriak “txikitatik duzun ametsa” betetzen du horrela. “Kapitaina izatea da gehien, zu zara buru ikusgarria”. Etxezarretarentzat, etapa berri honen garrantzitsuena “konpainiaren alde eta Alardearentzat lan egitea da”.