KANTINEREN ARGAZKI OFIZIALAK
2018(e)ko Maiatzaak 20
LASTARGINEI BURUZKO BI ERAKUSKETA ZABALDU DIRA
2018(e)ko Maiatzaak 29

DIEGO CAMPONEK ERAMANGO DU ZUTOIHALA EKAINAREN 30ean

Egungo zutoihala IBAAren ekimenez egin zen bere garaian, Ricardo Requejo musikariaren laguntza eskuzabalari esker

Irun, 2018ko maiatzak 23  | San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordeak eta Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkarteak gaur ezagutzera eman dute Diego Campon de Frutos, Uranzu Konpainiako kidea, izango dela aurten San Martzial egunean zutoihalaren erreplika eramango duena.

 

Historia

Alardeak San Martzialeko prozesioa eskoltatzen zuen; izan ere, 1522an kabildo sekularrak eta elizakoak egin zuten botoa betez, San Martzial mendi gainean urtero egiten zen erlijio-ekintzara joaten ziren. Horregatik, desfilea, Urdanibia plazan bildu ondoren, San Juan plazara joaten da, eta han, Bidasoa Konpainiak hiriko banderaren erreplika jasotzen du Alardearen Batzordeko presidentearen eskutik, Irungo Udalaren ordezkaritzan. Udaleko ordezkariak bere garaian desfilean sartzen ziren, eta, gaur egun, zuzenean mendira joaten dira nork bere aldetik botoa betetzera. Ondoren Alardea Junkaleko Andre Mariaren Elizara joaten da. Han, erlijio-kabildoa sartzen da, garai batean elizako apaiza alardeko buru joaten zen, baina, gaur egun, aipatutako zutoihalaren erreplika bakarrik da prozesio haren aztarna bakarra.

Hiriko banderaren erreplika arratsaldeko Alardean ere eramaten da, San Martzialeko zutoihala bezala, eta, aipatutako Alardeak zainduta, Junkaleko Andre Mariaren Elizara itzultzen da. Bandera, gero, Alardeko Batzordeari itzultzen zaio Irungo Udaleko arkupeetan.

Zutoihala

Zutoihalaren erreplika Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkartearen ekimenez egin zen bere garaian, eta bertako kide baten laguntza eskuzabalari esker. Ricardo Requejo Retegui musikari irundarra zen kide hori. Berak eman zuen dohaintzan 1999ko maiatzaren 28an Amaia KZn egindako piano-kontzertu batean bildutako dirua, garai batean elizako kabildoak eramaten zuen zutoihalaren erreplika bat egin zedin. Aipatutako erreplika “La Francesa” izeneko dendan erositako belusean egin zen, eta Ines Arregik bordatu zuen zinta urreztatuekin; oihal nagusian, berriz, San Martzialen irudia, olanan inprimatua. 1999ko ekainaren 29an bedeinkatu zuten Hendaiako Mirabeen Komentuan.

Zutoihalaren erreplika Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkartearena da, eta elkarteak akordio bat eginda dauka San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordearekin bost urtetik lautan San Martzial Alardea osatzen duten konpainietako bateko soldaduren batek eraman dezan. Txandaka egiten dute konpainien artean. Bosgarren urtean Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkarteak aukeratzen du eramailea. 2018. urte honetan Uranzu Konpainiari dagokio erantzunkizuna hain zuzen ere eta Diego Camponek eramatea erabaki du.

Zutoihala eramaten duenaren jantzia San Martzial Alardeko infanteriako soldaduaren berbera izango da, eskularru zuriak eramango ditu baina. Esku batekin zutoihalari eutsiz eta bestean txapela bildua duela ibilbide osoan, errespetu-seinale. Konfiantzazko bi lagun aukera ditzake berarekin joateko; horien adina, beti, 12 urtetik beherakoa. Haien atzetik, soldadu-eskolta batek desfilatzen du, ardura duen konpainiakoak betiere.

Diego Campón de Frutos

Diego Campon de Frutos Irunen jaio zen 1958an. Orain dela hilabete erretiroa hartu zuenetik, irundar honek mekanika munduan aritu da lanean, La Salle San Marcial, Irungo Bidasoa Lanbide Heziketako Institutuan ikasi ondoren, Maisutza ikasketetan espezializatuz. Dinuy, “coches-cama” edota Elgorriagan aritu zen lanean, azken 30 urteetan funtzionario bezala bukatuz.

Betidanik Uranzu Konpainiara lotuta egon da, non 45 urte darama desfilatzen, beti bere eskopetarekin. Pasa den apirilean zutoihala eramango zuela esan ziotenean, Diego Camponek berria “ilusio askorekin” hartu zuen. “Postu berezia da, eta horregatik niretzat ohore eta plazer bat da”, ziurtatu du.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies