Reunión con las Cantineras de años anteriores
2013(e)ko Maiatzaak 23
San Martzial Alardeko festen programa banatzen hasi da
2013(e)ko Ekainak 12

Solasaldi-hizketaldia: “San Martzialeko II”

“San Martzialeko II. Gudua: esker ona Iruni eta Berrehungarren urteurrena ospatzea”

Ekainak 7

20:00etan, La Salle-Martindozenean

Hizlaria: Sagrario Arrizabalaga Marín

Guduaren ondoko urteetan ohorezko hainbat esker on jaso zituzten Irunek eta San Martzialek: domina bat sortu zen gertatutakoaren oroitzapenez, armadan erregimentu bat ere sortu zen “San Marcial”  izenarekin, Fernando VII.a erregeak “Muy Benemérita y Generosa”  tituluak eman zizkion hiribilduari, aldare pribilegiatuaren grazia eman zen San Martzial ermitan eta baimena eman zen kanoi bat ekarri eta salbak egiteko.

Guduaren lehen mendeurrena ospatu zenean hiri titulua eman zitzaion Iruni, mendeurrena oroitzeko domina sortu zen eta Alfontso XIII.a erregeak harrera egin zien agintari irundarrei, eta herriak zituen behar larri batzuk planteatu ahal izan zizkioten haiek.

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies