BELASKOENEA KONPAINIAK WEB ORRIA ESTREINATZEN DU
2019(e)ko Maiatzaak 17
KANTINEREN ARGAZKI OFIZIALAK
2019(e)ko Maiatzaak 20

BURUZAGIEN BATZORDEAK ALDERDIEI GALDEGIN DIE ALARDEAREN INGURUAN BERAIEN JARRERA ZEIN DEN ARGITZEA

rhdr

San Martzial Alardearen Jeneralak, Paco Carrillok, gutun bat bidali die maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan aurkezten diren alderdien buruei. Gutun horretan errespetua eskatzen du, eta urtero, zenbait taldek, erakundek eta ordezkari politikok San Martzial Alardearen kontra egiten dituzten erasoak gelditzea eskatzen die

San Martzial Alardearen Jeneralak, Paco Carrillok, Buruzagien Batzordearen presidentea delarik, San Martzial Alardearen elkarte antolatzailea, gutun bat bidali die maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan aurkezten diren alderdien buruei. Gutun horretan errespetua eskatzen du, eta urtero, zenbait taldek, erakundek eta ordezkari politikok San Martzial Alardearen kontra egiten dituzten erasoak gelditzea eskatzen die.

Carrillok gogoratzen du Auzitegi Gorenak 2008ko maiatzaren 28an emandako epaia, bertan azaltzen da “ez duela jasotzen Konstituzioaren 14. artikuluak emakumeak Alarde Tradizionalean sartzeko asmoa, ezta hori egin ezean debekatu behar denik ere; eta ez du jasotzen, zeren talka egiten baitu haren sustatzaileek beren irizpideen arabera antolatzeko eta egiteko duten eskubidearekin. Azken batean, ez dago diskriminaziorik sexu-arrazoiarengatik”.

Halaber, gutunean Carrillok berriro gogorarazten du sententziak ere nabarmentzen duela “arrazoizkoa dela tradizio bat errespetatu dadin eta Foru Miliziak gizonek bakarrik osatu zituztela argudiatzea Alardea egiteko modu jakin bat defendatzeko”.

Kontaezinak dira azken urte hauetan Alardea debekatzeko, bere ordutegia moldatzeko edo antolatzaile eta jarratzaileen ideiak aldatzeko egon diren saiakerak. Auzitegi Gorenaren epai berak jasotzen du “jakina, edozein entitatek edo pertsona-taldek antolatu ditzake bere ideien arabera. Bilera eta manifestazio eskubidea dute, eta baita horren inguruan diren adierazteko eta parte hartzeko dimentsio guztiena ere. Baina beren eskubidea ez da iristen beren uste osoetatik desberdin pentsatzen dutenei inposatzeko adina…”.

San Martzial Alardearen Jeneralak argi uzten du gutunean badakiela Irunek erronka garrantzitsuak dituela aurretik, eta gai askotan konpondu behar diren arazoak badaudela, eta ez dela bere eginbeharra epaitzea zeintzuk duten lehentasuna edo zeintzuk ez. Aldiz, bai badela bere eginkizuna, Buruzagien Alardearen presidentea delako, hautagaitza bakoitzaren buruan dauden lider politikoei eskatzea udal hauteskundeetan aurkezten den alderdi bakoitzak San Martzial Alardearen inguruan duen jarrerari buruz adierazpen publikoak egitea. Urtean zehar behin eta berriro agertzen den gaia baita, eta irundarrek eskubidea dutelako jakiteko talde politiko bakoitzak zer iritzi duen gai honen inguruan.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies