SAN JUAN INGURUKO SEI TABERNA IZANGO DIRA ALARDEAREN TABERNAK
2019(e)ko Maiatzaak 8
BURUZAGIEN BATZORDEAK ALDERDIEI GALDEGIN DIE ALARDEAREN INGURUAN BERAIEN JARRERA ZEIN DEN ARGITZEA
2019(e)ko Maiatzaak 17

BELASKOENEA KONPAINIAK WEB ORRIA ESTREINATZEN DU

Konpaniaren historia, kantineren historikoa, agintarien izen-abizenak, argazkiak eta argitaratzen diren berriak ezagutu ahal dira

Belaskoenea Konpainiak, maiatzaren 1etik, sare sozial desberdinetan dituen profilez gain, (www.companiabelaskoenea.es) web orrialde berria estreinatu du, non konpainiarekin erlazionatutako informazio guztia jasota eta klasifikatuta dagoen. Honen bitartez, aurreko web orrialdeari falta zitzaion funtzionaltasuna, berriari eskeini zaio, aurrekoan zegoen beharrezko informazio guztia bildu ondoren. Komunikazio taldeak lan handia egin du web orrialdea erabilera erraza izan dezan, konpainiak duen diseinu/irudi eguneratua galdu gabe.

Aipaturiko web orrialdean, konpainiaren historia, kantineren historikoa, agintarien izen-abizenak, argazkiak eta argitaratzen diren berriak ezagutu ahal dira. Horretaz gain, Espacio Belaskoenea atalean, konpainiaren barneko araudia kontsulta daiteke, baita gure sare sozial desberdinetan ditugun profiletara bideratu ere. Gainera, posta elektronikoz mezua bidaltzeko aukera dago, zalantza guztiak ebazteko.

Gainera, web-a eraikuntzako prozesuan dagoenez, galeria pixkanaka osatzen joango da.

Sare sozialetarako irudi berria

Lehen aipatu den bezala, konpainiak irudi-aldaketa prozesuan murgilduta dago eta horregatik, gure sare sozial desberdinei, Twitter profila eta YouTube kanala gehitu zaie, estetika homogeneo eta eguneratuarekin. Aipatzekoa da bestalde, YouTube kanal berrian elkarrizketak egiteko atala sortu dela, Alardearekin eta Belaskoeneako Konpainiarekin erlazionatutako pertsona desberdinak ezagutzeko asmoarekin.

Belaskoenea Konpainiaren kapitaina, Cipri Matillak, erantsi duenez, “konpainiak berrikuntza behar zuen atzeratuta ez gelditzeko, eta hau, komunikazio taldeko kideen inplikazioari esker egi bihurtu da”.

Iñigo Sanzek eta Noelia Matillak osatzen dute Belaskoenea Konpainiako komunikazio taldea.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies