Alardearen batzordea

 

Alardearen Batzordea da urtean zehar lan egiten duen erakundea, San Martzialeko Alardearen Ordenantzak jasotako eskumenei jarraiki. Alardearekin loturiko guztiaz arduratzen da Agintarien Batzordeak antolakuntzaren agintea hartzen duen arte jaien hurbileko egunetan.

42. artikuluak zehazten ditu Alardearen Batzordearen eskumenak, eta honako hauek dira, besteak beste: Konpainien eta Unitateen Barne Erregimeneko Araudi guztiak onartzea gero Agintarien Batzordeak berrets ditzan, eta San Martzialeko Alardearen ordenantzak prestatu, berrikusi eta interpretatzea.

Ordenantzen 43. artikuluak dioen bezala, honako hauek egongo dira Batzorde horretan: Jeneral ohi guztiak, Jenerala eta azken urteko Komandantea, Agintarien Batzordeko hiru kide, konpainietako bost kide eta kantineren ordezkaria.

Osaketa:

GeneralPaco Carrillo
Ex GeneralJosé Antonio Apalategui
Ex GeneralJavier Vergara
Ex GeneralBeñardo Urtizberea
Ex GeneralSatur Ibargoyen
Ex GeneralIñaki Arruabarrena
Representante de la Junta de MandosIñaki Arzuaga
Representante de la Junta de MandosIñaki Díaz
Representante de la Junta de MandosGonzalo Fernández de Casadevante (Secretario)
Representante de la Junta de MandosAsier Etxepare
Representante de las compañíasAitor Salas
Representante de las compañíasChristian Mesonero
Representante de las compañíasNoël d´Anjou
Representante de las compañíasJon Aragón
Representante de las compañíasAgapito Iglesias
Representante de las cantinerasNerea Ugarte

San Martzialeko Alardearen Ordenantzaren 34. Artikuluak jaso bezala, Alardearen Batzordea da San Martzialeko Alardea aztertuko duen eta aholkuak emango dizkion organoa. Haren helburua da Alardearen Ordenantzan xedaturikoa errespetatu eta garatuko dela zaintzea.

Alardearen Batzordearen eskumenak:

Ordenantzak prestatzea eta haiek berrikusi eta interpretatzea. Gero Agintarien Batzordeak onartu behar ditu ordenantza horiek. Dagokionari proposatu eta informazioa ematea Ordenantza honetan jasotako alderdi guztiei buruz, gero Agintarien Batzordeak beharreko erabakiak har ditzan. Zigor erregimena behar bezala aplikatu eta beteko dela zaintzea. Ordenantza honetan adierazita ez dauden alderdi guztiak interpretatu eta argitzea, eta Agintarien Batzordeari haien berri ematea. Infanteriako konpainia guztien Araudia eta Barne Erregimeneko Arauak onartzea, bai eta unitateen Barne Erregimeneko Araudia ere. Gero Agintarien Batzordeak berretsi beharko ditu. San Martzialeko Alardea kontserbatuko dela bermatzeko, Batzordeak berak proposatzen dituenak. Batzordekideen artean bi lagun izendatuko ditu kapitainak eta unitate buruak aukeratzeko prozesuak behar bezala egingo direla zaintzeko. San Martzialeko Alardearen ezagutza eta kultura garatzeko ekimenak proposatzea, eta haiek kudeatzea.

San Martzialeko Alardearen 35. artikuluak jaso bezala, honako kide hauek izango ditu Alardearen Batzordeak:

Gauden urteko Jenerala eta Komandantea, aurreko Jeneralak, hamar soldadu, horietatik zazpi infanteriakoak izango dira eta beste hiruak, berriz, Agintarien Batzordeak izendatutako unitateetakoak, eta kantinera bat. Alardean jada parte hartu duten guztien artean aukeratuko da hura, Alardearen Batzordeak horretarako egindako deialdian.
Agintarien Batzordeko idazkaria, Alardearen Batzordean idazkari lanak egingo dituena.

Alardearen Batzordeak nahi adina pertsona deitu ahal izango ditu aholkulari gisa, ahotsarekin baina botorik gabe, behin-behinean eta helburu jakin baten esparruan.

Alardearen Batzordeko Lehendakaria

"Alardearen Batzordeko kideen artetik, haietako bat aukeratuko dute, Jenerala eta Komandantea izan ezik, lehendakari gisa. Huraxe izango da Batzordearen ordezkaria behar den une guztietan, eta mandatariak izendatzeko gaitasuna izango du. Kargu hori lau urterako izango da, ezinbesteko arrazoiak daudenean edo Batzordeak berak kargutik kentzen duenean salbu. Berriz aukeratua izan daiteke.

Lehendakariak Alardearen Batzordearen bilerak deituko ditu Alardearen Batzordeko idazkariaren bidez. Alardearen Batzordea biltzeko deia egiteko obligazioa izango du, botorako eskubidea duten kideen erdiak gutxienez eskatzen badio.

Alardearen Batzordeak Agintarien Batzordean biltzeko deia egiteko eskatu ahal izango dio Jeneralari, bere eskumeneko gaiak eztabaidatzeko.

San Martzialeko Alardearen Ordenantzaren 36. artikuluak jasotakoaren arabera:

Lau urtean behin berrituko dira Alardearen Batzordeko kideak (gauden urteko Jenerala eta Komandantea eta aurreko Jeneralak eta idazkaria izan ezik, horiek kide izango baitira Agintarien Batzordeko kide diren bitartean).

Beharreko batzordekideen errelebo hori hautatu ziren modu berean egingo da eta inolaz ere ez zuzenean ordezkatuta edo/eta izendatuta.

 

Alardearen batzordea

Alardearen Batzordea da urtean zehar lan egiten duen erakundea, San Martzialeko Alardearen Ordenantzak jasotako eskumenei jarraiki. Alardearekin loturiko guztiaz arduratzen da Agintarien Batzordeak antolakuntzaren agintea hartzen duen arte jaien hurbileko egunetan.

42. artikuluak zehazten ditu Alardearen Batzordearen eskumenak, eta honako hauek dira, besteak beste: Konpainien eta Unitateen Barne Erregimeneko Araudi guztiak onartzea gero Agintarien Batzordeak berrets ditzan, eta San Martzialeko Alardearen ordenantzak prestatu, berrikusi eta interpretatzea.

Ordenantzen 43. artikuluak dioen bezala, honako hauek egongo dira Batzorde horretan: Jeneral ohi guztiak, Jenerala eta azken urteko Komandantea, Agintarien Batzordeko hiru kide, konpainietako bost kide eta kantineren ordezkaria.

Osaketa:

General Paco Carrillo
Ex General José Antonio Apalategui
Ex General Javier Vergara
Ex General Beñardo Urtizberea
Ex General Satur Ibargoyen
Ex General Iñaki Arruabarrena
Representante de la Junta de Mandos Iñaki Arzuaga
Representante de la Junta de Mandos Iñaki Díaz
Representante de la Junta de Mandos Gonzalo Fernández de Casadevante (Secretario)
Representante de la Junta de Mandos Asier Etxepare
Representante de las compañías Aitor Salas
Representante de las compañías Christian Mesonero
Representante de las compañías Noël d´Anjou
Representante de las compañías Jon Aragón
Representante de las compañías Agapito Iglesias
Representante de las cantineras Nerea Ugarte

zigzag

San Martzialeko Alardearen Ordenantzaren 34. Artikuluak jaso bezala, Alardearen Batzordea da San Martzialeko Alardea aztertuko duen eta aholkuak emango dizkion organoa. Haren helburua da Alardearen Ordenantzan xedaturikoa errespetatu eta garatuko dela zaintzea.

Alardearen Batzordearen eskumenak:

Ordenantzak prestatzea eta haiek berrikusi eta interpretatzea. Gero Agintarien Batzordeak onartu behar ditu ordenantza horiek. Dagokionari proposatu eta informazioa ematea Ordenantza honetan jasotako alderdi guztiei buruz, gero Agintarien Batzordeak beharreko erabakiak har ditzan. Zigor erregimena behar bezala aplikatu eta beteko dela zaintzea. Ordenantza honetan adierazita ez dauden alderdi guztiak interpretatu eta argitzea, eta Agintarien Batzordeari haien berri ematea. Infanteriako konpainia guztien Araudia eta Barne Erregimeneko Arauak onartzea, bai eta unitateen Barne Erregimeneko Araudia ere. Gero Agintarien Batzordeak berretsi beharko ditu. San Martzialeko Alardea kontserbatuko dela bermatzeko, Batzordeak berak proposatzen dituenak. Batzordekideen artean bi lagun izendatuko ditu kapitainak eta unitate buruak aukeratzeko prozesuak behar bezala egingo direla zaintzeko. San Martzialeko Alardearen ezagutza eta kultura garatzeko ekimenak proposatzea, eta haiek kudeatzea.

San Martzialeko Alardearen 35. artikuluak jaso bezala, honako kide hauek izango ditu Alardearen Batzordeak:

Gauden urteko Jenerala eta Komandantea, aurreko Jeneralak, hamar soldadu, horietatik zazpi infanteriakoak izango dira eta beste hiruak, berriz, Agintarien Batzordeak izendatutako unitateetakoak, eta kantinera bat. Alardean jada parte hartu duten guztien artean aukeratuko da hura, Alardearen Batzordeak horretarako egindako deialdian.
Agintarien Batzordeko idazkaria, Alardearen Batzordean idazkari lanak egingo dituena.

Alardearen Batzordeak nahi adina pertsona deitu ahal izango ditu aholkulari gisa, ahotsarekin baina botorik gabe, behin-behinean eta helburu jakin baten esparruan.

Alardearen Batzordeko Lehendakaria

“Alardearen Batzordeko kideen artetik, haietako bat aukeratuko dute, Jenerala eta Komandantea izan ezik, lehendakari gisa. Huraxe izango da Batzordearen ordezkaria behar den une guztietan, eta mandatariak izendatzeko gaitasuna izango du. Kargu hori lau urterako izango da, ezinbesteko arrazoiak daudenean edo Batzordeak berak kargutik kentzen duenean salbu. Berriz aukeratua izan daiteke.

Lehendakariak Alardearen Batzordearen bilerak deituko ditu Alardearen Batzordeko idazkariaren bidez. Alardearen Batzordea biltzeko deia egiteko obligazioa izango du, botorako eskubidea duten kideen erdiak gutxienez eskatzen badio.

Alardearen Batzordeak Agintarien Batzordean biltzeko deia egiteko eskatu ahal izango dio Jeneralari, bere eskumeneko gaiak eztabaidatzeko.

San Martzialeko Alardearen Ordenantzaren 36. artikuluak jasotakoaren arabera:

Lau urtean behin berrituko dira Alardearen Batzordeko kideak (gauden urteko Jenerala eta Komandantea eta aurreko Jeneralak eta idazkaria izan ezik, horiek kide izango baitira Agintarien Batzordeko kide diren bitartean).

Beharreko batzordekideen errelebo hori hautatu ziren modu berean egingo da eta inolaz ere ez zuzenean ordezkatuta edo/eta izendatuta.

zigzag

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies