LEHEN BILERA BURUZAGI BERRIEKIN
2018(e)ko Urriak 26
BI ALARDEEN ARTEKO URTEKO BAZKARIA OSPATU DA LARUNBAT HONETAN
2019(e)ko Februaryak 9

ALARDEAREN 2019KO EGUTEGIA SALGAI DAGO

Dagoeneko 3 eurotan eros daiteke hiriko hainbat dendatan Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak azken urteetan ohi izan den bezala egutegiaren edizio berria prestatu dute, Quique Escalante Memorialeko argazkien aukeraketarekin egindakoa. 2019ko egutegiak diseinu modernoa dauka, iazkoaren antzekoa, txuri, beltz eta gorri koloreetan oinarrituta. Irudien tamaina inoiz baino handiagoa da, memorialaren XII. edizioan parte hartu eta aukeratu diren 24 argazkiei protagonismo handiagoa emanez. Hilabete bakoitzeko bi argazki hautatu dira eta, besteak beste, lehiaketaren irabazleak ikus daitezke: lehen hiru sariak, Danborradaren sari berezia eta Gazte saria. Iñaki Goikoetxearen hitzetan, Alardearen komunikazio batzordearen arduraduna, “beste urte batez egutegiak salgai jarri dira, eta geroz eta interes gehiago jasotzen dituzte. Alardea finantziatzeko iturri bat da”. Diseinuaren aldetik azaltzen du “sare sozialen informazioa” sartu dela, “harrera oso ona izan dutenak, baita webgunearen informazioa”, maiatzean berritu zena. 1.800 ale argitaratu dira eta dagoeneko 3 eurotan Irungo hainbat dendatan eros daitezke. Honako hau da zerrenda osoa:

  • Dalton taberna, María Juncal Labandibar kalea 5 (Behobia)
  • Amalen liburudenda, Bertsolari Uztapide kalea 12 (Palmera-Montero)
  • César Zuñiga ileapaindegia, Junkal kalea 12
  • Bidasoa altzairu denda, Nafarroa etorbidea 9
  • Manolo taberna, kale Nagusia 13
  • Geno mertzeria, Serapio Múgica kalea 28 (Pío XII)
  • Ongi Etorri taberna, Andrearriaga ibilbidea 1 (Bentak)
  • Auzoko Taberna, Bizkaia kalea 11
  • Etxebeste estankoa, Andrearriaga ibilbidea 8 (Bentak)
  • Noray kafetegia, Andrearriaga ibilbidea 10 (Bentak)
  • Aliprox Rafa supermerkatua, Geltoki kalea 22 (San Miguel)
  • Gure Ametsa taberna, Colón hiribidea 35
  • Aldabe liburudenda, Nafarroa etorbidea 6
  • Zerua Taberna, Arbesko Errota kalea 18
  • Aguirre okindegia, Junkal kalea 24
  • Carmen ileapaindegia, Salís etorbidea 24
  • Pastas Ana, Pío Baroja kalea 1
  • Ciaboga taberna, Jacobo Arbelaiz kalea 1
  • Txintxo taberna, Darío de Regoyos kalea 2
  • Ogi-Berri okindegia, Pío Baroja kalea 26
  • Irun sarraila-denda, Hondarribia kalea 3
  • Urdalde jatetxea, Txingudi merkatal gunea
  • Sirimiri kafetegia, Colón hiribidea 27
  • Aguirre okindegia, Junkal kalea 24
  • AVV de Belaskoenea, Ferrones kalea 34 bajo
  • Jon hornidurak, Virgen Milagrosa kalea 4
  • Arbes taberna, Arbesko Errota kalea 21
  • Ciaboga taberna, Colón hiribidea 46
  • Arantxa taberna, Araba kalea 28
  • Eguzki taberna, Cipriano Larrañaga kalea 4

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies