EKIMEN BERRIA ALARDEAREN INGURUAN ARTXIBO BAT SORTZEKO IRUNGO HIRITARREN ESKUTIK
2019(e)ko Ekainak 17
BURUZAGIEN BATZORDEAK BI TOKI PRESTATU DITU MOBILITATE MURRIZTUA DUTEN PERTSONENTZAT
2019(e)ko Ekainak 26
EKIMEN BERRIA ALARDEAREN INGURUAN ARTXIBO BAT SORTZEKO IRUNGO HIRITARREN ESKUTIK
2019(e)ko Ekainak 17
BURUZAGIEN BATZORDEAK BI TOKI PRESTATU DITU MOBILITATE MURRIZTUA DUTEN PERTSONENTZAT
2019(e)ko Ekainak 26

XIII. “QUIQUE ESCALANTE MEMORIALA” ARGAZKI LEHIAKETA NOBEDADEEKIN DATOR

Ama Shantalen Sari Berezia eta Real Union Sari Berezia emango dira bi konpainia hauen mendeurrenengatik. Egile bakoitzak 5 argazki aurkezteko aukera izango du

Danborradak eta Alardeko Agintarien Batzordeak, Irungo Argazkilari Elkartearen aholkularitza teknikoarekin, XIII. “Quique Escalante Memoriala” Argazki Lehiaketa aurkeztu dute gaur goizean.

Lehiaketaren oinarriak Agintarien Batzordeko lokalean ezagutzera eman dira. Han bertan egon dira lehiaketaren sustatzailea den Yon Abaigar, danbor nagusia den Gonzalo Fernandez de Casadevante eta IAE-ko presidentea den Gerardo Garcia.

Deialdia edozein argazkilari amateurrentzat egin da, aurtengo San Pedro eguneko tropen ikuskatzean eta San Martzial Alardean egingo diren argazkiak aurkeztu behar direlarik.

Nobedadeak

Ama Shantalen Sari Berezia eta Real Union Sari Berezia emango dira bi konpainia hauen mendeurrenengatik. Egile bakoitzak 5 argazki aurkezteko aukera izango du eta “Danborrada” Sari Berezia 100 eurotatik 150 eurotara pasako da.

Argazkiak jaso eta irabazleak aukeratu ondoren, urtero moduan, irabazle eta aukeratutakoekin erakusketa bat egingo da, Alardeko Agintarien Batzordeak erabakitako lokalean. Honetaz gain, 17 argazki aukeratuko dira mahaiko egutegi bat egiteko.

 

LEHIAKETAREN OINARRIAK:

MODALITATEA: Montatu gabeko paperean egindako argazkiak, edozein teknika erabili daitekelarik. (Argazkiarekin batera argazkia formatu digitalean aurkeztu beharko da, CD batean).

FORMATUA: Alderik txikienak 15 zm izan beharko ditu gutxienez eta handienak 40 gehienez.

ARGAZKI KANTITEA: Egile bakoitzak 5 argazki aurkeztu ditzazke gehienez.

IZENDAPENA: Argazki bakoitzaren atzealdean, argazkiaren titulua, datu pertsonalak eta egilearen telefono zenbakia jarriko dira. (“Gazteria” sarirako lehiatu nahi duenak adina ere jarri beharko du).

AURKEZPEN EPEA: 2019ko uztailaren 30eko 20:00ak arte. 

ARGAZKIEN ENTREGATZEA: Amalen liburutegia (Bertsolari Uztapide, 12), Geno (Serapio Mugica, 28) eta Jaizkibel Liburudenda (P. Embajador Aristegui, 1). Irungo 503 postakutxatilan ere (XIII Concurso Fotográfico “Memorial Quique Escalante” gutunazalean jarri hau erabiliz gero).

EPAIMAHAIA: Irizpide zabaleko pertsonek osatua. Bere erabakiak apelaezinak dira.

SARI BANAKETA: Tokia, eguna eta ordua garaiz eta behar den moduan esango dira. Erakusketaren irekierarekin batera egingo da.

 

SARIAK (Lehiakide bakoitzak sari bakarra jaso dezake): 

1º SARIA: Diploma edo trofeoa, 300 euro eta 2020ko programaren azala.

2. SARIA: Diploma edo trofeoa eta 200 euro + 2020ko programan agertzea.

3. SARIA: Diploma edo trofeoa eta 100 euro + 2020ko programan agertzea.

“DANBORRADA” SARI BEREZIA: Diploma edo trofeoa eta 150 euro + 2020ko programan agertzea.

“GAZTERIA” SARI BEREZIA: Oparia edo trofeoa + 2020ko programan agertzea.

AMA SHANTALEN SARI BEREZIA: Diploma edo trofeo eta 100 euro + 2020ko programan agertzea.

REAL UNION SARI BEREZIA: Diploma edo trofeoa eta 100 euro + 2020ko programa agertzea.

 

ARGAZKIEN ITZULPENA ETA ESKUBIDEAK: Argazki sarituak antolakuntzaren esku geratuko dira. Halaber, argazkien aukeraketa bat egingo da 2020ko Herriko Alardearen programan argazki sarituekin batera agertzeko. Edozein kasutan, egilearen izena aipatuko da, betiere argitarapenak irabazi-asmorik gabe erabiliko dira. Soilik expreski eskatzen diren aukeratutako baina saritu gabeko argazkiak itzuliko dira, erakusketa bukatu eta berehala. Eskatzen ez direnak, Alardeko Agintarien Batzordearen esku uzten direla ulertzen da.

 

OHARRAK:

  • Argazkilari profesionalak (akreditatutakoak) ezingo dute memorialean parte hartu
  • Edozein zalantza antolakuntzak argituko du, bere erabakia apelaezina delarik
  • Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauen onarpen osoa dakar berarekin

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies