SEKULAKO ALARDEA NAHIZ ETA EURIA EGIN
2018(e)ko Apirilak 14
BURUZAGIEN BATZORDEAK BI TOKI PRESTATU DITU ELBARRITUENTZAT
2018(e)ko Apirilak 14
SEKULAKO ALARDEA NAHIZ ETA EURIA EGIN
2018(e)ko Apirilak 14
BURUZAGIEN BATZORDEAK BI TOKI PRESTATU DITU ELBARRITUENTZAT
2018(e)ko Apirilak 14

XI. “QUIQUE ESCALANTE MEMORIALA” ARGAZKI LEHIAKETARAKO DEIALDIA EGIN DA

Danborradak eta Alardeko Agintarien Batzordeak, Irungo Argazkilari Elkartearen aholkularitza teknikoarekin, XI. “Quique Escalante Memoriala” Argazki Lehiaketarako deialdia egin dute.

Gaur goizean egin da aurkezpena lehiaketaren sustatzaile eta Quique Escalanteren lagun min zen Yon Abaigar eta Gonzalo Fernández de Casadevante danbor nagusia egon direlarik.

Deialdia edozein argazkilari amateurrentzat egin da, aurtengo San Pedro eguneko tropen ikuskatzean eta San Martzial Alardean egingo diren argazkiak aurkeztu behar direlarik.

Argazkiak egiterako orduan arazorik ez egoteko, Yon Abaigarrek “San Martzial egunean zehar dagoen argazkilari pilaketa dela plazetan ez egoteko deialdia egin nahi da, Alardean zehar toki asko daude eta argazki ederrak ateratzeko”. Bestalde, “argazkiaren originaltasuna sarituko da, puntu horietan ateratako argazkiak kontutan hartuko ez direlarik”.

Argazkiak jaso eta irabazleak aukeratu ondoren, urtero moduan, irabazle eta aukeratutakoekin erakusketa bat egingo da, Alardeko Agintarien Batzordeak erabakitako lokalean.

Honetaz gain, 19 argazki aukeratuko dira mahaiko egutegi bat egiteko (helburu honetarako, argazkiak formatu digitalean ere egon beharko dira.)

LEHIAKETAREN OINARRIAK:

MODALITATEA: Montatu gabeko paperean egindako argazkiak, edozein teknika erabili daitekelarik. (Argazkiarekin batera argazkia formatu digitalean aurkeztu beharko da, CD batean).

FORMATUA: Alderik txikienak 15 zm izan beharko ditu gutxienez eta handienak 40 gehienez.

ARGAZKI KANTITEA: Egile bakoitzak 4 argazki aurkeztu ditzazke gehienez.

IZENDAPENA: Argazki bakoitzaren atzealdean, argazkiaren titulua, datu pertsonalak eta egilearen telefono zenbakia jarriko dira. (“Gazteria” sarirako lehiatu nahi duenak adina ere jarri beharko du)

AURKEZPEN EPEA: 2017 uztailaren 30eko 20:00ak arte.

ARGAZKIEN ENTREGATZEA: Amalen liburutegia (Bertsolari Uztapide, 12), Geno (Serapio Múgica, 28) eta Jaizkibel Liburudenda (P. Embajador Arístegui, 1). Irungo 503 postakutxatilan ere (XI Concurso Fotográfico “Memorial Quique Escalante” gutunazalean jarri hau erabiliz gero)

EPAIMAHAIA: Irizpide zabaleko pertsonek osatua. Bere erabakiak apelaezinak dira.

SARI BANAKETA: Tokia, eguna eta ordua garaiz eta behar den moduan esango dira. Erakusketaren irekierarekin batera egingo da.

SARIAK (Lehiakide bakoitzak sari bakarra jaso dezake):

1. SARIA: Diploma edo trofeoa, 300 euro eta 2018ko programaren azala

2. SARIA: Diploma edo trofeoa eta 200 euro + 2018ko programan agertzea

3. SARIA: Diploma edo trofeoa eta 100 euro + 2018ko programan agertzea

“DANBORRADA” SARI BEREZIA: Diploma edo trofeoa eta 100 euro + 2018ko programan agertzea

“GAZTERIA” SARI BEREZIA: Oparia edo trofeoa + 2018ko programan agertzea

ARGAZKIEN ITZULPENA ETA ESKUBIDEAK: Argazki sarituak antolakuntzaren esku geratuko dira. Halaber, argazkien aukeraketa bat egingo da 2018ko Herriko Alardearen programan argazki sarituekin batera agertzeko. Edozein kasutan, egilearen izena aipatuko da, betiere argitarapenak irabazi-asmorik gabe erabiliko dira. Soilik expreski eskatzen diren aukeratutako baina saritu gabeko argazkiak itzuliko dira, erakusketa bukatu eta berehala. Eskatzen ez direnak, Alardeko Agintarien Batzordearen esku uzten direla ulertzen da.

OHARRAK:

Argazkilari profesionalak (akreditutakoak) ezingo dute memorialean parte hartu.

Edozein zalantza antolakuntzak argituko du, bere erabakia apelaezina delarik.

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauen onarpen osoa dakar berarekin.

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies