San Martzialeko II. Batailaren Berrehungarren urteurrenaren oroitzapena Irunek
2013(e)ko Abuztuak 14
Bimendeurrena plazatxoa
2013(e)ko Azaroak 8
San Martzialeko II. Batailaren Berrehungarren urteurrenaren oroitzapena Irunek
2013(e)ko Abuztuak 14
Bimendeurrena plazatxoa
2013(e)ko Azaroak 8

Berrehungarren Urteurreneko programaren azken hitzaldia

“El País Vasco durante la ocupación napoléonica. 1807-1813” da datorren larunbatean, irailak 14, 19:30ean La Salle-Martindozenean emango den hitzaldiaren izenburua.UPV/EHUko  José María Ortiz de Orruño irakasleak emango du eta San Martzialeko II. Batailaren berrehungarren urteurrena ospatzeko programa osatzen duten hiru hitzaldien zikloaren amaiera izango da.

Gasteizko eta Irungo batailak Independentzia Gerraren amaiera izan ziren eta haiekin ihes egin zuten Espainiatik tropa napoleonikoek. Napoleon Bonapartek berak hartu zuen Irun 1807an, eta ekintza harekin hasiera eman zion penintsula iberiarraren konkistari. Sei urte haietan Euskal Herrian ere nozitu ziren frantziar okupazioaren ondorioak.

Euskal Herrian izandako okupazio napoleonikoari buruz hitz egingo da hitzaldi-solasaldian, eta Gasteizko eta Irungo batailena gineko erreferentziak egingo dira: Nola prestatu ziren bi bandoak, zeren bila zebiltzan, zeintzuk izan ziren ondorioak eta abar.

José María Ortiz de Orruño Legarda UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko Departamentuko irakaslea da, eta “Valentín de Foronda” Gizarte Historiari buruzko Institutu Unibertsitarioko zuzendaria. Gizarte, politika eta kultura historian aditua, euskal XIX. mendea ongi ezagutzen du. Gatazka politikoen azterketaren eta erlijioarekin, foruekin eta karlismoarekin lotutako identitate sozialen sorkuntzaren ingurukoak dira bere ikerketa-ildo nagusiak.

Argitalpen ugari ditu Ortiz de Orruño irakasleak. Independentzia gerrarekin lotuta, bi obra nabarmendu behar dira: Álava durante la ocupación napoleónica: reconversión fiscal y desamortización (Vitoria-Gasteiz, 1983), obra hau bere lizentziatura txostena izan zen , etaVascos, 1808-1813: años de guerra y constitución (Madrid, 2010) izenburuko liburu kolektiboa.

2013ko udan, Ortiz de Orruño irakasleak kongresu bat antolatu eta zuzendu du Gasteizen, En el Bicentenario de la Batalla. Historia, Literatura y Memoria izenburukoa. Hizlari gisa ere parte hartu du UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako udako ikastaroan, 1813. El Final de la Guerra de la Independencia en el País Vasco izenburuko lanarekin.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies