REAL UNION KONPAINIAK HAINBAT EKITALDI ANTOLATU DITU BERE LEHENENGO MENDEURRENA DELA ETA
2019(e)ko Ekainak 10
ALARDEKO TABERNEN INAUGURAZIO EKITALDIA
2019(e)ko Ekainak 13
REAL UNION KONPAINIAK HAINBAT EKITALDI ANTOLATU DITU BERE LEHENENGO MENDEURRENA DELA ETA
2019(e)ko Ekainak 10
ALARDEKO TABERNEN INAUGURAZIO EKITALDIA
2019(e)ko Ekainak 13

“FUEGO” IRUDIA, FESTEN PROGRAMAREN AZALA

Aurten ere Alardearen programak diseinu berritzailea dauka eta oraingoan Real Union eta Ama Shantalen konpainien mendeurrenaren inguruko erreportajeak baditu. Ekainaren 11tik aurrera, asteartea, eta hurrengo egunetan, programaren 25.500 ale banatuko dira, iaz baino 500 gehiago

San Martzial Alardeko Aginte Batzordeak aurtengo festen programa aurkeztu du gaur goizean San Juan plazan, programaren azalean agertzen den argazkiaren toki berean.

Ezaugarriak

Festen programak, euskaraz eta gaztelaniaz, 44 orrialde ditu, eta 25.500 ale egin dira, iaz baino 500 gehiago, astelehenetik aurrera banatzen hasiko direnak. Azaleko argazkia “Quique Escalante XII. Memoriala” irabazi zuen argazkiarentzat da, prentsaurrekoan egon den Gerardo Garciaren “Fuego” argazkiarentzat hain zuzen ere. Aipagarria da argazki horizontala izanda, aurtengo portadak bira egin duela eskopetaz betetako argazkia bere osotasunean ikusi ahal izateko. Barruko orrialdeetan saritutako beste argazkiak ere aurki ditzakegu: 2. saria lortu zuen Eladio Airesen “Desfilando…”, 3. saria lortu zuen Raul Martinez Mazaren “Gora San Marcial”, Gazte saria lortu zuen Asier Carpioren “Bajo la lluvia” eta Danborrada Saria jaso zuen Nerea Aldabaren “Esto es Irun”.

Alardeko Batzordearen presidentearen agurraz gain, aurten ere Jeneralari egindako elkarrizketa bat dago, non Paco Carrillok azken urtearen balantzea egiten duen eta 2019ko Alardeari buruzko nahiak azaltzen ditu. Jarraian, konpainia eta parte-hartze murriztutako unitate bakoitzari buruzko informazioa aurkitu dezakegu, hala nola aurtengo 19 kantineren argazkiak, aurten estudio barruan egin direnak. Konpainia ezberdinetako ordutegi eta biltze lekuak ere aurki daitezke, entsaio nahiz San Pedro egunerokoak. Gainera Alardearen tabernei buruzko informazioa ere aurki daiteke, hala nola San Martzial Alardea antolatzeko 2018ko aurrekontu ekitaldia ixtean izandako gastuei buruz edota Remington eskopetari eta sare sozialei buruz ere.

“Urtero egiten dugun programa da eta jendea horren zain dago. Betiko informazioaz gain, azpimarratzen ditugu Alardearen artxiboaren inguruko informazioa, baita Real Union eta Ama Shantalen konpainien mendeurrenen gaineko erreportajeak ere”, aipatu du Asier Etxepare komandanteak.

Nobedadeak

Nobedadeen artean Ama Shantalen eta Real Union betetzen duten mendeurrenaren inguruko erreportajeak irakurri daitezke, konpainia bakoitzaren sorreraren eta ehun urtetan eman diren istorio, pasadizo eta irudiekin. Aurtengo beste berritasuna Alardearen artxiboa osatzeko egiten ari den lanketari buruzkoa da, sakona izaten ari dena; hori buruz laster berri gehiago zabalduko dira.

Prentsaurrekoan ere Carlos Requejo egon da, Graficas Txingudi-koa, programaren inprimaketa egin duena eta iragarkiak jarri dituzten kolaboratzaileei eskerrak emen dizkiena. Azpimarratu behar da inprentaren diseinatzailea, Aitor Mateos, komunikazio lan taldetik eman diren ideiak gauzatzeko diseinatzailea izan dela, lan handia.

Hurrengo egunetan programaren edukiei ahalik eta zabalpena handiena emango zaie Alardearen sare sozialen bitarteaz; azkenik, etxean alea jasotzen ez dutenentzat, zenbait programa Alardearen tabernetan (Basque Corner, Ekialde, El Muro, Mari, Manolo y
Sargía).

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies