MAIATZAREN 28ko HERRI BAZKARIRAKO TIKETAK SALGAI ORAINDIK
2018(e)ko Apirilak 15
30 BAZKARI EDO AFARI BAINO GEHIAGO ALARDEALDIAREKIN
2018(e)ko Apirilak 15
MAIATZAREN 28ko HERRI BAZKARIRAKO TIKETAK SALGAI ORAINDIK
2018(e)ko Apirilak 15
30 BAZKARI EDO AFARI BAINO GEHIAGO ALARDEALDIAREKIN
2018(e)ko Apirilak 15

BENTASEK WEB ORRIA ESTREINATU DU

Historia, Galeria, Agenda, Berriak, Ohiko galderak eta Kontaktua atalek osatzen dute.

Datozen hilabeteetan argitalpen berriak gehitzea aztertuko du konpainiako batzordeak, hala nola elkarrizketak eta artikuluak

Duela egun batzuk web orri ofizial berri bat estreinatu zuen Bentasko Konpainiak, www.companiaventas.es, konpainiako bertako batzordeak Enimedia enpresako Enara Franco auzotarrarekin batera egindako lanari esker; Francok berak eskaini zuen estreinatu berria den web orria sortzea.

 

“Orria xumea eta nabigatzen erraza izatea zen gure asmoa. Sei atalek osatzen dute. Historiari buruzkoak konpainiaren une aipagarriak laburtuko ditu, baina osatzeko bidean dago oraindik: konpainiako kantinera izandako Olatz Gómezek prestatzen ari da, bihotz-bihotzetik, zenbait urte baitarama konpainiari buruzko datuak biltzen eta ikertzen”,

adierazi du konpainiako kapitaina den Jon Ayuelak.

Era berean, orrian sartzen diren guztiei informazioa emateko bi atalek eratzen dute orria: Agenda izenekoa, zein konpainiaren ekitaldien egutegi moduko bat den (saioak, biltzarrak, jarduerak…), eta Berriak izenekoa, zein berritasunei buruzko informazio zehatza eman eta konpainiaren abisuak plazaratuko dituen.

Bada beste atal aipagarri bat, Galeria, une berezietako argazkiek osatzen dutena: “Gaur egun, aurreko urteetako argazkiak aukeratzen ari gara, baina, atariko gisa, Amanda Jándula argazkilariak utzi dizkigun argazkiak ikus daitezke”, azaldu du Ayuelak.

Azkenik, Kontaktua atalaz gain –haren bidez, formulario txiki bat bete eta batzordeari idatz dakioke zuzenean–, interesgarri iritzi zaio Ohiko galderak atala eransteari, batzordeari etengabe egiten dizkioten galdera ugariri erantzuteko: nola izan Konpainiako kide, zer egin bandan desfilatzeko, nola aurkeztu kantinera izateko hautagaitza…

“Orriaren bidez konpainiako kide guztiak informatzea da gure asmoa, Bentasko Konpainiari buruz gehiago jakin nahi duen orok informazioa eskuratu ahal izan dezan eta gurekin harremanetan jarri ahal izan dadin. Baliteke denborarekin beste atalen bat eranstea, datu gehiago emateko (elkarrizketak, artikuluak, etab.), baina datozen hilabeteetan egingo dugu hori, Enararen laguntzaz”, amaitu du Ayuelak.

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies