AMA SHANTALEN KONPAINIAK ERAKUSKETA BAT ANTOLATU DU BERE MENDEURRENA DELA ETA
2019(e)ko Ekainak 3
TRADIZIOAREKIN BETEZ
2019(e)ko Ekainak 10
AMA SHANTALEN KONPAINIAK ERAKUSKETA BAT ANTOLATU DU BERE MENDEURRENA DELA ETA
2019(e)ko Ekainak 3
TRADIZIOAREKIN BETEZ
2019(e)ko Ekainak 10

AMA SHANTALENEK ETA REAL UNIONEK BEREN MENDEURRENAREN TXARTEL ETA ZIGILU-MARKA EDUKIKO DUTE

Bi oroigarriak konpainiek sortu dituzten erakusketa berezietan eskuratu ahal izango dira, bai eta Bidasoako Filatelia eta Numismatika
Elkartearen bitartez ere

Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak Ama Shantalen eta Real Union konpainien mendeurrenaren ospakizunekin bat egin nahi izan du eta horretarako, bien armarriak irudikatzen dituzten txartel eta zigilu-marka bat sortu ditu. Bi oroigarriak konpainiek data hau ospatzeko sortu dituzten bi erakusketetan erosi ahal izango dira.

Ama Shantalenek antolatutako erakusketa hurrengo ekainaren 9a arte, igandea, Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteko lokalean (Jesus kalea, 7) ikusgai egongo da, astean zehar 19:00tatik 21:00etara eta aste bukaeran 11:00etatik 13:00etara arte eta 18:00retatik 20:00etara. Real Union konpainiak antolatu duen erakusketa, aldiz, Laboral Kutxako egoitzan egongo da ikusgai hurrengo asteartetik aurrera eta ostiralera arte. Bere eguneroko ordutegia arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara izango da.

Hala eta guztiz ere, erakusketak ikustera gerturatu ezingo diren pertsonek beren konpainien bitartez edota Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkartearen egoitza sozialean (Foru kalea, 2-2. Eskuin) eta filatelicabidasoa@filatir.org helbide elektronikoaren bidez eskuratu ahal izango dituzte. Egoitzara gerturatuko diren pertsonek hilaren bigarren edo laugarren igandeetan egin beharko dute, goizeko 11:00etatik 13:00etara.

Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteko presidenteak, Carlos Hernandezek, azaldu duen moduan “aurten, 100 urte ez direlako egunero betetzen, keinu berezi bat eduki nahi izan dugu bi konpainia hauekin. Mendeurren bat ospatzea oso polita da”.

Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak, bere ibilbide historikoari jarraituz, posta-zerbitzura, bi urtean behin, Alardearekin eta Irungo jaiekin lotutako zigilu eta posta-markak eskatzen jarraituko du. Zigiluak erakusketan bertan erosi ahal izango dira. Baina aurten, nahiz eta urte bakoitia izan, hain garrantzitsuak diren bi konpainia hauekiko keinu berezi eta polit bat eduki nahi izan du txartel eta zigilu-marka hauek sortuz.

Irungo San Martzialeko Alardeak, jada, Behobia, Bentas, Meaka, Bidasoa, San Migel, Olaberria, Ama Shantalen, Anaka, Buenos Amigos eta Uranzu konpainietako armarriak irudikatzen dituzten pertsonalizatutako zigiluak ditu.

Historia

Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak zigilu eta txanpon erakusketak antolatu izan ditu 70. urtearen amaieran sortu zenez geroztik. Erakusketa horiek urtero egin ohi dira: urte bikoitiak filateliari eskaini zaizkio (zigiluak, filatelia-aurrea, eta abar) eta bakoitiak numismatikari (txanponak, billeteak, eta abar). Filatelia erakustaldiekin bat etorriz eta Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkartearen eskaerari kasu eginez, Posta-zerbitzuak urteotan zehar hainbat posta-marka atera ditu, horrelako ekitaldietan egin ohi den moduan, erakusketa bakoitzak irauten duen egunetan erabiltzeko.

Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak San Martzialeko Alardeari eskaini dizkio hainbat eta hainbat posta-marka, horietako asko elkarteko kideek edo hemengo artistek diseinatuak:

1980: Kantinera

1981: Alardearen mendeurrena

1982: Jenerala

1984: Eskopetaria

1986: Artxeroak

1988: Desfilea

1990: Kanoiak

1992: Danborrada

1994: San Juanen ikuskaketa egiten

1996: San Martzialeko ereserkia

1998: Zalditeriako Eskolta

2000: Zalditeriako Kantinera

2002: Banderaduna

2004: Turutaria

2006: Baseliza

2006: Karabina eta danborra

2008: Komandantea

Posta-marka horietaz gain 2006ean Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak San Martzialetako jaiei eskainitako zigilua atera zuen, Herri Jaiei buruzko serie baten barruan. Zigilu horrek Gaspar Montes Iturriozek 1951eko jaiak iragartzeko egindako kartela erreproduzitzen du.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies