ADIERAZPENA AZAROAREN 25a DELA ETA
2019(e)ko Azaroak 25
ALARDEAREN MUSIKEN PARTITURA GUZTIAK HIRITARRENTZAT ESKURAGARRI
2020(e)ko Martzoak 30
ADIERAZPENA AZAROAREN 25a DELA ETA
2019(e)ko Azaroak 25
ALARDEAREN MUSIKEN PARTITURA GUZTIAK HIRITARRENTZAT ESKURAGARRI
2020(e)ko Martzoak 30

ALARDEAREN 2020ko EGUTEGIA SALGAI DAGO

Dagoeneko 3 eurotan eros daiteke hiriko hainbat dendatan

Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak azken urteetan ohi izan den bezala egutegiaren edizio berria prestatu dute, Quique Escalante Memorialeko argazkien aukeraketarekin egindakoa. 2020ko egutegiak diseinu modernoa dauka, iazkoaren antzekoa, txuri, beltz eta gorri koloreetan oinarrituta. Irudien tamaina inoiz baino handiagoa da, memorialaren XIII. edizioan parte hartu eta aukeratu diren 24 argazkiei protagonismo handiagoa emanez. Hilabete bakoitzeko bi argazki hautatu dira eta, besteak beste, lehiaketaren irabazleak ikus daitezke: lehen hiru sariak, Danborrada, Ama Shantalen eta Real Unionen sari bereziak eta Gazteria saria.

Iñaki Goikoetxearen hitzetan, Alardearen komunikazio batzordearen arduraduna, “egutegiak geroz eta interes gehiago jasotzen dituzte eta jada salgai daude. Gainera Alardea finantziatzeko iturri bat da”. Diseinuaren aldetik azaltzen du “argazkiei garrantzia gehiago ematen zaie, irudiak urtean zehar lagun ditugularik”.

1.800 ale argitaratu dira eta dagoeneko 3 eurotan Irungo hainbat dendatan eros daitezke. Honako hau da zerrenda osoa:

  • Amalen liburudenda, Bertsolari Uztapide kalea 12 (Palmera-Montero)
  • Cesar Zuñiga ileapaindegia, Junkal kalea 12
  • Bidasoa altzairu denda, Nafarroa etorbidea 9
  • Manolo taberna, kale Nagusia 13
  • Geno mertzeria, Serapio Mugica kalea 28 (Pío XII)
  • Ongi Etorri taberna, Andrearriaga ibilbidea 1 (Bentak)
  • Etxebeste estankoa, Andrearriaga ibilbidea 8 (Bentak)
  • Aldako liburudenda, Dunboa kalea 6
  • Aldabe liburudenda, Nafarroa etorbidea 6
  • Zerua Taberna, Arbesko Errota kalea 18
  • Etxezar taberna, Pelegrin de Uranzu kalea 23
  • El Bule kafetegia, Santiago kalea 53
  • Sarasola janaridenda, Santiago kalea
  • Ekaitz taberna, Poxpologile kalea 8
  • Patri liburudenda, Luis de Uranzu kalea 11
  • Txintxo taberna, Dario de Regoyos kalea 2
  • Ogi-Berri okindegia, Pio Baroja kalea 26

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies