LASTARGINAK PARTE-HARTZE JENDETSUA ESPERO DUTE LARUNBATERAKO
2019(e)ko Ekainak 27
JUANMA CRESPO, SAN MIGUELEKO KAPITAIN BERRIA
2019(e)ko Irailak 21
LASTARGINAK PARTE-HARTZE JENDETSUA ESPERO DUTE LARUNBATERAKO
2019(e)ko Ekainak 27
JUANMA CRESPO, SAN MIGUELEKO KAPITAIN BERRIA
2019(e)ko Irailak 21

Alardearen Batzordeak eta Agintarien Batzordeak aurtengo Alardearen balorazioa egin dute

Aurten ere, San Martzial Alardeko Batzordekook eta Agintarien Batzordekook, Alardea antolatzen laguntzen duten taldeen iritzia jaso ostean, hala nola konpainiak, unitateak, eta beste hainbat talde eta elkarte, 2019. urteko Alardean jasotakoaren inguruan gure iritzia zabaldu nahi dugu.

Hasteko aurten beraien mendeurrena ospatu duten Ama Shantalen eta Real Union konpainiak zoriondu nahi ditugu, baita aurrera eraman diren jai nahiz dibulgazio jardueretan jarritako ahalegina eskertu ere.

Bere antolaketa eta finantziaziorako beharrezkoak diren jarduerak garatzeko, Irungo Alardeak ehundaka elkarte, talde eta pertsona batzen dituen antolakuntza behar du, guzti hauek Irun osoan zehar zabaltzen den milaka lagunez osaturiko sare bat osatzen dutelarik. Sare hau ezinbestekoa da Alardearen garapenean, eta bertan partehartzen duenak askatasun osoz eta egiten duenean uste osoa jarrita egiten du.

Finantziazio jarduerei, hau da, Gabonetako loteriari, konpainia eta unitateen ekarpenei eta Alardealdiari dagokienez, herri osoaren inplikazioa nabarmendu nahi dugu beste behin ere. Aurtengo Alardeko tabernek ere beraien ahalegina egin dute helburu hau betetzeko: Manolo, Sargia, The Basque Corner, Mari, Ekialde eta El Muro. Eskerrik asko zuen laguntzarengatik eta inaugurazio ekitaldian bertaratutakoak hain ondo tratatzeagatik. Autofinantziazioa funtsezko zutabea da Alardearen mantenuan. Horrela, gure burujabetasuna eta irizpideak mantendu ditzazkegu, honek beraien ekarpenekin laguntzen gaituztenen aurrean arduratsuago izatera bultzatzen gaituelarik. Hemendik, eta beste urte batez, gure eskerrik sakon eta zintzoena denei.

Antolaketa mailari dagokionez, lehen aipatutako sare hori izan da bai jarduera horiek bai Alardea funtzionatzeko beharrezkoak diren lan guztiak betetzea lortu duena (bide-segurtasuna, muntai nahi desmuntai lanak, kioskoarena adibidez, sare sozialak, konpainien jarduerak, etab.). Neska-mutil, gazte, heldu eta zahar, belaunaldietan zehar iraun duen kate batean elkartuta, guzti-guztiak San Martzial Alardea ospatu eta atzetik datoztenei helarazteko helburuarekin.

Honen inguruan, lehenengo kantineraren hautaketatik azken konpainiak bere ohiko lekuan San Martzial himnoa jotzeari uzten dioneraino doazen egunak emozioz bizitzen direla ikusteak oso alai jartzen gaituela adierazi nahi genuke ere. Espaloietatik Alardean partehartzea erabakitzen duten pertsona guztien barruan sortzen den emozioaz hitzegiten ari gara, sare ia amaigabe horren parte diren ezinbesteko nodoak eta hau guztia hurrengo belaunaldietara eramango duen energia bideratzen duten pertsonak. Ez dute inork defendatu diezaien beharrik, ez die inork esan behar zer pentsatu behar duten edo zer iritzi izan behar duten, ez eta nola jardun behar duten ere. Aipamen nardagarriak jasotzen dituzte eta beraien iritzi eta itxurarekiko isekak eta manipulazioa ere jasan behar izaten dute bai sare sozialetan bai prentsan, gezurretatik haratago oso argudio gutxi dituzten taldeen aldetik, beraien asmatutako guda horretan tentsioa handitu besterik ez dute nahi eta. Diru publikoaz lagundutako guda, horrek are mingarriagoak egiten dituelarik jasaten dituzten irainak. Hau pairatzen duten horiei, babesa ematen diguten emakume eta gizonei, independentzia eta irizpide propio eta kritikoarekin jokatzen dutenei, horiei guztiei eskertu behar diegu dena.

Entsaioetan ez zen arazorik izan eta kantinerak aurkezteko egunean, herriak, sentimendu hau Alardean irudikatu eta hurrengoei transmititzeko beraiek zuten konpromezuaren berri entzun zuen, bai eta Paco Carrillok erakundeei eskatutako betebeharra, hau da, Alardea orain arte egin den moduan mantentzea nahi duten guztiak errespetatzea.

San Pedro eguneko munizio ematea eta armen ikuskatzea ere ondo joan ziren, oraingoan zaldi batzuekin izandako arazoak medio, ibilbidearen hasieran atzerapenen bat egon zelarik. Azken partean ibilbidea azkartzea lortu zen einean, ez zen atzerapen handirik egon. Garrantzizko istripu bat egon zen, bertan izan ziren larrialdi zerbitzuek egoera azkar kontrolatu ahal izan zutelarik.

Oro har, segurtasun mekanismoek ondo funtzionatzen dutenaren ziurtasuna edukita eta nahiko asebeteta bukatu zen ikuskatzea. Gaua iritsi zenean, lastargidunen ekitaldiak bertara hurbildutakoak berriro ere argitu zituen, 1522. urtean gertatutakoak gogora ekarriz eta irudikatuz, ia 1.000 parte hartzailerekin bai emakumeak bai neskato eta mutikoak. Zorionak Pagoki elkarteari hainbeste urtez jarraian halako arrakasta izateagatik. Lastima zuen argien babesean erakunderik ez egotea, era honetako ekintza batek haien babesa izan beharko bailuke egungo irizpideen arabera, laguntza ekonomiko soil moduan behintzat.

Eta azkenean, San Martzial eguna iritsi zen. Goizeko Alardean, Segurtasun Sailak ezarritako ordutegiak zorrotz bete genituen, deskargak behar bezala egin ziren San Juan plazan eta Junkal plazatxoan, bertan zutoihala jaso eta San Martzialerako bidea hartuz, Santa Elena karrikan lerroak hautsi ondoren.

Remington eskopeten onarpenak eta troparen segurtasunarekiko kontzientziazioak erabilgarriak diren eskopeta kopurua igotzea baliatu du. Armadun soldaduaren irudia oinarrizkoa da gure Alardean eta horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu urtero paper hau burutzera animatzen diren pertsona guztiei.

Botoa berritzeko ekitaldia eta ondorengoko erromeria oso jendetsuak izan ziren. Ordenantzak agintzen duen moduan, Santa Elena kalean lerroak hautsi ondoren, desfilea mendiko maldetan antolatu zen berriro ere, turutariak egindako batailoiari egindako deiaren ondoren. Bertan, ermitaren parerainoko zatia burutu eta Irungo herriaren izenean santuari lore eskaintza egin zitzaion. Ekitaldi honek Alardeari esanahia eta sakontasuna ematen dio, Irungo historiaren ondare immaterial bezala. Oinarrizko ekitaldi bat da hau, gure aurreko belaunaldiak gainditu eta duela ia 500 urte sortutakoa, ospakizun honen jatorrian dagoena. Horregatik Aldabeko haitzera gerturatu eta ekitaldian parte hartzen duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Inoiz etorri ez direnei bertara gerturatzeko deialdia egin nahi diegu ere, ekitaldi honek berez duen emozio eta indarrarekin goza dezaten.

Arratsaldean, beste behin eta azkeneko urteetan zehar egin duten moduan, GordeZAN-Anakako Emakumeak Elkartea, Emakume Irundarrak, Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartea eta Pagoki Emakume Elkarteak elkarlanean kale Nagusian egiten duten lasaitasunerako deia guztiz arrakastatsua izan zen. Alardea inolako gorabeherarik gabe hasi zen, desfilea modu arinean burutuz Fagina iritsi zen arte. Horren ondoren, eta berriro ere ordenantzak agintzen duen moduan, konpainia bakoitza ohiko lekura joan zen lerroak haustera. Momentu honetan hasi zen eguneko une beltz bakarra, hainbat eraso eta probokazio jasan bait genituen.

Urdanibia plazaren inguruan gertatutako 3 gertakari esanguratsu salatu nahi ditugu, inolako arazorik ez dagoen lekuan gatazkak sortu nahi izanaren emaitza direnak. Ez zuten bere helburua lortu baina. Manifestazioan parte hartzen zuen kontrolatu gabeko talde batek, Behobiako Konpainia ohitura duen moduan lerroak hausteko plaza erdira sartzea galarazteko ahaleginak egin zituen eta ondoren bere agurra geldiarazi zuen plaza inbadituz. Olaberria Konpainiako kantinerak, zorionez, garagardoz beteta zegoen poto bat ekidin ahal izan zuen, eta emakume batek bortxaz Ama Shantalen Konpainiara sartu nahi izan zuen. Zoritxarrez, aurreko urteetan ere antzerako erasoak jasan ditugu, beti inguru berean. Bai Ertzain Buruari bai Irungo Udaltzaingoari bileretan esandakoa bete, eta hurrengo urtean, inguru horietara ager daitezen eskatzen diegu, aurten arazoaz egunean bertan ohartarazi arren egin ez duten moduan. Era berean, lasaitasunerako dei bat egin dezaten eskatzen diegu, behar denari gertakari hauek berriz gerta ez daitezen neurri konkretuak hartzeko eskatuaz, guk azkeneko urte guzti hauetan egiten dugun moduan. Errespetua eskatzen dugu soilik, Alardea bakean eta alaitasunez bukatu nahi dugu, ez dugu beraien helburuak bete ez dituzten horien frustrazioak gure gozamena zapuztea nahi, hasiera hasieratik azkeneko momentura arte.

Agurrak zapore gazi-gozoa utzi zuen arren, beste behin San Martzial eguneko balorazioa oso positiboa da. Batez ere, Alardea bizi duten tokitik bizi dutela, eguna emozioz betetzen duten milaka eta milaka pertsonengatik, gure jatorria zein den gogoratu eta aintzinetik datozen errituak betetzeagatik eta egiten duguna, Auzitegi Gorenak babestutako epaipean eta askatasun osoz egiten dugula jakinda. EZ GARA ALARDEAK DISKRIMINATZEN EZ DUEN EPAIA DAGOELA GOGORARAZTEAZ NEKATUO, gure erakunde eta ordezkariei batez ere. Errespetu osoz, globo edo mozorroekin inor gutxietsi edo barregarri utzi gabe, manipulatutako argazkirik edo errealitatea ezbaian jartzen duten irudirik gabe, erakunde eta ordezkariei hurrengo urteetan azken parrafoan esandakoak Gaintxurizketatik haratago gogoratu eta Alardearen desegitea edo gehiengoak nahi duenaren aurka bere aldatzea eskatzeari utzi diezaiotela eskatzen diegu. Gehiengoa gara, gehiengo paketsu eta alaia, sarean lan egiten dakiena, irizpide sakon, aske eta burujabeekin, begirunetsu eta langilea, hurrengo belaunaldiak Alardeaz gu urtetik urtera gozatu dugun modu eta zentzuan gozatzea lortu nahi duen gehiengoa.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies