Argazki ofizialak
2015(e)ko Maiatzaak 23
Ama Shantalen konpainiak eramango du Zutoihala ekainaren 30ean
2015(e)ko Ekainak 3

“Txuri, gorri, beltz. Alardea kamera atzetik”

alt

Erakusketan eskualdeko argazkilari profesionalek hartuko dute parte eta ekainaren 2tik 14ra bitarte bisitatu ahalko da Oiasso Museoan.

Gure jaiari buruzko bat-bateko argazkiak biltzen dira.

Aurtengo jaien inguruko ekitaldien eta jardueren egitarauan gehituko den ekimen baten berri eman du gaur Irungo San Martzial Alardeko Buruzagien Batzordeak. Kasu honetan argazki erakusketa bat da eta Oiasso Museoan bisitatu ahalko da ekainaren 2tik 14ra bitarte. 

Aurkezpena

“Txuri, gorri, beltz. Alardea kamera atzetik” erakusketa aurkeztu dute gaur goizean Iñaki Arrruabarrena San Martzial Alardeko Jeneralak eta Eduardo Almajano (Almajano Fotógrafo), Estitxu Ortolaiz (Fotografía Estitxu Ortolaiz), María Rubio (Aristi Fotógrafo), Aitor Larrukert (Foto Lamia), Pilar Toro (Pilar Toro Fotógrafa), Eva Pascual (Eva Pascual Fotografía), Fernando Vergara (Gover Estudio), Mikel Etxeberria (Foto Etxeberria) eta Martín Goikoetxeak (Foto Goiko) argazkilari profesionalek Oiasso Museoaren sarreran. Erakusketa Oiasso Museoan bisitatu ahalko da ekainaren 2tik 14ra bitarte.

“Duela urte batzuk martxan daukagu Quique Escalante argazki-erakusketa aparta, baina ez diegu uzten jaietako profesionalei aurkezten erakusketaren izaera herrikoia mantendu nahi dugulako.Erakusketa honekin begirada, keinu, irribarre desberdin bat bilatzen dugu… alegia askotan ustekabean pasatzen zaizkigun uneak, eta, hain zuzen ere, urte askotan lanean daramatzaten horiek bezalako argazkilariek harrapatzen dakizkitenak”,adierazi du Iñaki Arruabarrena San Martzial Alardeko Jeneralak.

“Konpainietako, buruzagietako edo kantineren argazkiak egiteaz gain, denbora pixka bat atera nahi dugu argazkilari guztiek egin nahi duten bat-bateko argazki horretarako.Batzuetan bat-batean aurkitzen dugu: agur bat, muxu maitekor bat… beste batzuetan, oroitzapenak burura ekartzen dizk¡guten tokietan bilatzen dugu: txikitan hantxe ikusten genuelako Alardea, gurekin dagoeneko ez dagoen jendearekin partekatzen genuelako… edo beste batzuetan ere, egun eguzkitsua edo estalia badago, badakigu ibilbideko toki jakin batean nolabaiteko argazkiak atera ahal zaizkigula”,adierazi du Foto Lamiako Aitor Larrukertek.

Ordutegiak

Erakusketa museoa irekitzen den ordutegian bisitatu ahalko da, asteartetik larunbatera, 10:00etatik 20:00etara; igande eta jai-egunetan, 10:00etatik 14:00etara.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies