Juanjo Martínez, Hatxeroen Kabo berria
2016(e)ko Urriak 1
Rubén Fraile, nuevo capitán de Behobia
2016(e)ko Urriak 21

Sonia Zubeldia izan da “Quique Escalante X. Memoriala” argazki lehiaketaren irabazlea

Erakusketa Colón Ibilbideko Laboral Kutxan ikusi ahalko da gaurtik urriaren 30era arte.

Guztira,  41  egileren 126 argazki aurkeztu dira eta 75 egongo dira ikusgai argazki-erakusketan.

Gaur arratsaldean inauguratu da “Quique Escalante X. Memoriala” argazki lehiaketari dagokion argazki-erakusketa, eta Colón Ibilbideko Laboral Kutxan ikusi ahalko da gaurtik urriaren 30era arte. 

Sariak

Sonia Zubeldia Fernándezeta  Descanso izeneko bere argazkia izan dira “Quique Escalante X. Memoriala” irabazi dutenak. Argazki hori izango da San Martzialeko Alardearen Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak argitaratzen duten jai-egitarauaren azala.

Bigarren saria Mikel Prado Ramos eta Al galope izeneko bere argazkiarentzat izan da; eta hirugarren saria Yolanda Domínguez García eta Humo y pólvora deituriko bere argazkiarentzat. Junkal Susperregui Gamboaren Al compás tamborrada argazkiarentzat izan da  “Danborrada” sari berezia. Jagoba Sansiñena Emazabel lortu du “Gazteria” sari berezia Madrugón izeneko bere argazkiari esker. Ohi bezala saritutako argazki horiek guztiak egongo dira datorren urteko jaietako programan ere.

Gaur arratsaldean adierazi da zeintzuk izan diren hamargarren edizio honetako irabazleak, memorialaren argazki-erakusketa inauguratzeko ekitaldian; erakusketa urriaren 30era arte egongo da ikusgai Colón Ibilbideko Laboral Kutxan. Guztira,  41 egileren 126 argazki aurkeztu dira eta 75 jarriko dira. Paco Carrillo Etxeberria (Alardeko Jenerala), Mikel Salaverría Olaizola (AFIko presidenteordea) eta Montxo Amantegui Ibargoyen (Danborradako kidea) osatu dute epaimahaia.

ORDUTEGIA:

Astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara

Igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era

Edizio hau irabazi dutenen eta sarien koadroa:

SARIA EGILEA TITULUA
“Gazteria” Jagoba Sansiñena Emazabel Madrugón
“Danborrada” Junkal Susperregui Gamboa Al compás tamborrada
Hirugarren saria Yolanda Domínguez García Humo y pólvora
Bigarren saria Mikel Prado Ramos Al galope
Lehenengo saria Sonia Zubeldia Fernández Descanso

 LEHENENGO SARIA:       Garaikurra, 300 euro eta 2017ko programaren portada

BIGARREN SARIA:          Garaikurra eta 200 euro + 2017ko programan ageri  

HIRUGARREN SARIA:     Garaikurra eta 100 euro + 2017ko programan ageri

“DANBORRADA” SARI BEREZIA:   Garaikurra eta 100 euro + 2017ko program ageri

 “GAZTERIA” SARI BEREZIA:     Garaikurra + 2017ko programan ageri

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies