LEHEN BILERA BURUZAGI BERRIEKIN
2018(e)ko Apirilak 14
XI. “QUIQUE ESCALANTE MEMORIALA” ARGAZKI LEHIAKETARAKO DEIALDIA EGIN DA
2018(e)ko Apirilak 14

SEKULAKO ALARDEA NAHIZ ETA EURIA EGIN

Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak, azken larunbat honetan aurtengo San Pedro eta San Martzial jaietan bizi izan dena balorazio bilera egin ondoren, ezagutzera eman nahi dute, ohar honen bitartez, orain dela gutxi pasa diren festen egunetan egindako hainbat ekitaldiren balorazioa:

Gure lehen hausnarketa San Pedro eta San Martzial jaietan antolatu diren ekintzetan egon den parte-hartze izugarri handiarekin lotu behar dugu, ez bakarrik ekainaren 30ean egindako Alardean, baita San Pedro Egunaren armen ikuskapenean, kantineren aurkezpenean, zuzien ekintzako oroigarri ekitaldian eta San Martzial mendian egiten den Botoaren berritzean ere. Irudi bat mila hitz baino baliagarriagoa dela esaten da eta, zentzu honetan, ekitaldi hauetan hartutako edozein irudiak, hiri honen gizon eta emakume gehienek nahi dutena erakusten du. Puntu honetan, beste urtebetez, ekitaldi hauekin gozatzeko itxaroten egon diren milaka pertsonei eskerrak ematea derrigorrezkoa da, batez ere San Martzial egunean, Alardea pasatzean txaloekin eta animoak ematen. Goizeko hiruretan San Martzial kalean edo elizarako jaitsieran jendea zain zegoela adieraztea hitzekin azaldu ezin daitekeen zerbait da. Buruzagien Batzordean eta Alardearen Batzordeak eskerrak eman nahi dizkiegu, bihotz-bihotzez.

Arrankada baino lehen, Urdanibia plazan unitate eta konpainia ezberdinek emandako nobedadeen arabera, parte-hartze berdintsua izan zen iazko San Martzial Alardearekin alderatuz. Datu honekin zoriodu behar gara, batez ere ekainaren 30ean izandako baldintza meteorologikoak kontutan izanik, euriarekin egunaren hasieratik amaiera arte. Seriotasuna, alaitasuna, martzialtasuna, bizitasuna eta hunkiberatasuna nabarmendu zuten San Martzial Alardearen iragana.

Pagoki Emakume Elkarteak ekainaren 29ko gauean zuzien ekintzako oroigarria antolatzeko egiten duen lana balorean jarri eta nabarmendu nahi dugu, 700 emakume eta haurren parte-hartzearekin. Ekitaldi hau ezin izan izango zen egin publikoaren konplizitatea eta laguntzarik gabe, espaloietatik eta isiltasunarekin errespetu osoz zuziak babestu zituztelako ibilbide guztian. Irungo Udalari ere eskertu behar diogu zuziak pasa direnean farolen argiak itzali direlako, erabaki hau azken urteetan bezala hartu izan da eta dudarik gabe ekitaldiari garrantzia emateko lagungarria da. Pagoki Emakume Elkarteak 2018an lehenengo aldiz lastarginen ekitaldia burutu zenaz 20. urteurrena dela eta programa batean lan egiten hasi da. Beraiekin elkarlanean estu arituko dira Agintarien Batzordea nahiz Alardearen Batzordea ere.

Orain dela hiru hilabete San Martzial Alardea sare sozialetara irten zen, emaitza ikusgarriekin. Orain bertan 2400 jarraitzaile baino gehiago daude Facebook-en, 1400 baino gehiago Instagramen-en eta ia 400 Twitter-en. Gainera, unitate eta konpainia ezberdinen lana nabarmendu nahi dugu argazki eta bideoak igo eta irundarrei festetako une paregabeak helaraziz.

Beste urtebetez konpainiek eta parte-hartze mugatuko unitateek lan izugarria egin dute lasaitasuna eta sosegua mantentzeko egindako deialdian eta ideia hau ere Jeneralaren mezuan errepikatu zen Zabaltza plazako kioskoan Kantineren aurkezpenean eta San Pedro Egunean, bai goizean Kasinoan banderatxoak, munizioa eta soldadak emateko ekitaldian, bai arratsaldean armen ikuskapenean. Puntu honetan sakonki eskertu behar da gure emakumeen elkarteek San Martzial Alardea hasi baino ordu batzuk lehenago Kale Nagusian egindako lana. GordeZAN-Anakako Emakumeak Elkartea, Pagoki Emakume Elkartea, Emakume Irundarrak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteari, eskerrik asko benetan. Guztion artean lortu dugu, beste urtebetez Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak ezarritako ordutegiak betetzea beste urtez San Martzial Alardeak bat egiten zuelako ekainaren 30ean diru publikoarekin laguntzen den manifestazio batekin. Horrek erakusten du gure jendearen koordinazioa eta kontzientziazio paregabea. Elkarrekin egindako segurtasun plana ere bete da; gai hau konpainia, parte-hartze murriztuko unitate eta Buruzagien Batzordearen bileretan azpimarratzen da eta zoriontzeko moduan gaude.

Arlo instituzionalean, Buruzagien Batzordeak eta San Martzial Alardearen Batzordean ordezkari instituzionalek udaletxearen balkoian Alardeari emandako babesa eskertu nahi dute; keinu hau eta San Martzial mendian egindako Botoaren berritzean egoteak gure festari benetako zentzua eta esentzia ematen diote.

Behin eta berriro errepikatuko dugu AUZITEGI GORENAREN SENTENTZIA BATEK San Martzial Alardea BAZTERTZAILEA EZ DELA esaten duela. Egi hau ukatzea gezurra esatea da eta, norberaren ikuspuntuaren gainetik, uste dugu ordezkari politikoek, edozein alderdikoak direlarik, hau EZAGUTU, ONTZAT HARTU eta ONARTU beharko luketeela. San Martzial Alardea etekin politikoa lortzeko erabiltzen dutenei beste behin euren jarrera aldatzea eskatzen diegu eta egiari uko ez egitea

Irundarrek egiten duten esfortzu ekonomikoa eskertu eta balorean jarri nahi dugu, euren ekarpenekin San Martzial Alardeari sostengua ematen diotelako, konpainietan ordaintzen diren kuotekin, loteria erosten, Alardealdian parte hartzen, merchandising-a erosten edo, modu partikularrean, ekarpenak egiten.

Azkenik, hurrengo urtean San Martzial Alardea berriro antolatzeko orain lanean hasteko konpromisoa hartzen dugu, egin izan daitekeen akats txikiak zuzendu eta urtetik urtera hobeto egiteko asmoz.

BURUZAGIEN BATZORDEA ETA SAN MARTZIAL ALARDEAREN BATZORDEA

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies