Organizar el Alarde de San Marcial costará 43.220 euros
2014(e)ko Maiatzaak 16
Ensayos de las compañías
2014(e)ko Ekainak 13

San Migel eta Olaberriaren zigilu pertsonalizatuak

Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak eta Irungo San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordeak San Migel eta Olaberria konpainietako zigilu pertsonalizatuak ezagutzera eman dituzte; zigilu horiek Amaia Kultur Zentroan ekainaren 12etik 15ra bitartean egingo den XVIII. Filatelia Erakusketan jarriko dira ikusgai. Zigiluak erakusketan bertan erosi ahal izango dira. Gero ere, Elkarte Filatelikoaren egoitza sozialean (Elkano kalea, 3-tarteko solairua) edo filatelicabidasoa@filatir.org helbide elektronikoaren bidez.

Aurkezpena

Irungo San Martzialeko Alardeak San Migel eta Olaberria konpainietako armarriak irudikatzen dituzten pertsonalizatutako beste bi zigilu ditu. 2010ean atera ziren Behobia eta Bentasko zigiluekin eta 2012an ateratako Meaka eta Bidasoakoekin bat egiten dute. Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak, bere ibilbide historikoari jarraituz, posta-zerbitzura, bi urtean behin, Alardearekin eta Irungo jaiekin lotutako zigilu eta posta-markak eskatzen jarraituko du.

alt alt

 

Historia

Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak zigilu eta txanpon erakusketak antolatu izan ditu 70. urtearen amaieran sortu zenez geroztik. Erakusketa horiek urtero egin ohi dira: urte bikoitiak filateliari eskaini zaizkio (zigiluak, filatelia-aurrea, eta abar) eta bakoitiak numismatikari (txanponak, billeteak, eta abar). Filatelia erakustaldiekin bat etorriz eta Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkartearen eskaerari kasu eginez, Posta-zerbitzuak urteotan zehar hainbat posta-marka atera ditu, horrelako ekitaldietan egin ohi den moduan, erakusketa bakoitzak irauten duen egunetan erabiltzeko.

Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak San Martzialeko Alardeari eskaini dizkio hainbat eta hainbat posta-marka, horietako asko elkarteko kideek edo hemengo artistek diseinatuak: 

1980: Kantinera                                                           1996: San Martzialeko ereserkia

1981: Alardearen mendeurrena                                     1998: Zalditeriako Eskolta

1982: Jenerala                                                             2000: Zalditeriako Kantinera

1984: Eskopetaria                                                        2002: Banderaduna

1986: Artxeroak                                                           2004: Turutaria

1988: Desfilea                                                              2006: Baseliza

1990: Kanoiak                                                              2006: Karabina eta danborra

1992: Danborrada                                                        2008: Komandantea

1994: San Juanen ikuskaketa egiten

Posta-marka horietaz gain 2006an Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak San Martzialetako jaiei eskainitako zigilua atera zuen, Herri Jaiei buruzko serie baten barruan. Zigilu horrek Gaspar Montes Iturriozek 1951eko jaiak iragartzeko egindako kartela erreproduzitzen du.

Jarraipena

2010ean Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak bi zigilu pertsonalizatu atera zituen, San Martzialeko Alardeko Infanteriako lehen bi konpainietako armarriak, Behobiakoa eta Bentaskoa,  irudikatzen dituztenak. Hirugarren zigilu bat ere atera zuen, ermitaren dorrearen urtemuga ospatzeko.

San Martzialeko Alardearen Buruzagien Batzordeak, ekimen honen jakinean, proiektu hau aurrera eramateko bere laguntza eskaintzen du, bai informazioaren aldetik, bai babesaren aldetik ere.

Harrera-bikaina izan zuen ekimena eta bi urtetik behin Alardeko konpainietako bi zigilu berri ateratzea erabaki genuen. Gure zaletasun handia gure festarekin batzeko aukera dugu, ezin dugu gehiago eskatu. San Martzialeko Aginte Batzordetik beti sentitu gara babestuak eta mota honetako ekimenak aurrera eramaterakoan lasaitasuna ematen digu, badakigulako bere honespena daukagula eta egiten duguna gustokoa dela.”, dio Carlos Hernándezek, Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteko presidentea.

2012an Meaka eta Bidasoako zigiluak atera ziren argitara, eta orain San Migel eta Olaberriakoak, Amaia Kultur Zentroan ekainaren 12etik 15ra bitartean egingo den XVIII. Filatelia Erakusketan ikusgai izango direnak. 

San Martzialeko Alardeko Jenerala den Iñaki Arruabarrenak dioenez San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordetik gure festa Irundik kanpo ezagutzea laguntzen duen ekimen oro babesten dugu. Zentzu honetan, Bidasoako Filatelia eta Numiskatika Elkarteak egiten duen lana ordainezina da. Hasieratik proiektu hau gustatu egin zitzaigun eta gure partetik badakite gure esku dagoen guztia egingo dugula aurrera atera dadin”.

Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkarteak San Martzialeko Alardeko konpainietako zigiluak ateratzen jarraitzeko asmoa du datozen urteotan.

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies