13-0_grande

Agintarien Batzordeak aukera ematen du Remington eskopeta bat soilik 150 €-tan eskuratzeko (haren hasierako kostua 235 € dira). 85 €-ko deskontu hori egiten da Alardean parte hartzen duten pertsonek erraztasuna izan dezaten deskargak egiteko gaitasuna duen eskopeta bat edukitzeko.

Ordenantzan esaten den bezala, Alardea arma erakustaldiaren oroitzapena denez, berebiziko garrantzia dute armak eramaten dituztenek eta egiten diren tiroek. Izan ere, funtsezkoenetako bat da arma eraginkorrarekin desfilatzen duten soldaduen lana, Alardean horretaz gutxi hitz egin, azaldu eta bultzatu izan arren.

Gero eta ehizako arma gutxiago eta halakoak eskuratzeko gero eta oztopo gehiago daudenez, jaitsi egin da arma eraginkorrak eramaten dituzten soldaduen kopurua, eta horrek tiroen ikusgarritasuna eta indarra arriskuan jartzen ditu Alardean, eta ezin dugu horrelakorik onartu.
Hori dela eta, badira urte batzuk Agintarien Batzordea era horretako eskopetaren erosketa diruz laguntzen ari dela. Arma hori erosteko ez da arma lizentziarik behar, eta aski da  18 urtetik gorakoa izatea eta erosi duen pertsonaren NAN jakinaraztea

Azken urteetan egindako hobekuntzen ondoren, jaurtigairik gabeko arma funtzionala eta sendoa da, eta 2,7 kilo baino pisu txikiagoa du guztira.

Harremana

Argibide gehiago izan edo Remington bat erosi nahi izanez gero, konpainia bakoitzeko kapitainarekin harremanetan jarri besterik ez da egin behar, edo email bat idatzi alardedeirun@gmail.com helbidera.

icon

icon-mail-line

NOTA

Por motivos de suministros, la disponibilidad de las escopetas es limitada por lo que si hay interés conviene no demorarse.

icon

icon-info-circled

1400

800

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies