Quique Escalante Memoriala argazki lehiaketa

Erlazionatutako ekintza
 

Quique Escalante Memoriala argazki lehiaketa urtero egiten da eta Alardeko Agintarien Batzordeak eta Danborradak antolatzen dute, Irungo Argazki Elkartearen (IAE) laguntzarekin.

2017. urtean XI. edizioa egin zuen lehiaketa hori ekainaren erdialdean egiten da, eta San Pedro eguneko eta San Martzial eguneko irudiak hartzen dituzten argazkilariek hartzen dute parte. Ondoren, aurkeztutako argazki guztien artetik hoberenak aukeratzen dira, eta haiekin erakusketa bat egiten da udazkenean eta sariak banatzen dira. Azken edizio hauetan lehen saria, bigarren saria, hirugarren saria, danborradaren sari berezia eta gazteen sari berezia banatu dira. Era berean, hurrengo urtean mahaiko egutegi bat argitaratzen da 24 argazki hoberenekin eta hiriko dendetan saltzen da. Alardea finantzatzeko izaten dira salmenta horretatik ateratako etekinak.

Quique Escalanteren omenez egiten da lehiaketa, Danborradako kidea eta diseinatzaile grafikoa izan zena, 2007. urtean hila, hark programak eta kartelak egiten asko lagundu baitzuen Alardearen antolakuntza Udaletik bereizi zen lehen urteetan.

Hemendik gutxira egingo da 2018ko lehiaketarako deia, eta berrikuntzaren bat izango da oinarrietan.

Irudian Joel Iglesias Santiagoren "Alardea putzu artean" argazkia, XI. memorialeko irabazlea 2017. urtean.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies