Berrehungarren Urteurrena Oroitzeko
2013(e)ko Apirilak 10
Compañía Uranzu: Elección de cantinera
2013(e)ko Apirilak 25

Buruzagien Batzordeak aurtengo Alarderako aurrekontua onetsi du

Asciende a 42.020 euros y con él hay que afrontar gastos como seguros, permisos, alquileres o compra de diverso material.

Más del 80% del presupuesto se cubre con la aportación de las compañías, la venta de lotería y lo recaudado en el Alardealdia

La Junta de Mandos del Alarde de San Marcial, en reunión celebrada el pasado 4 de abril, ha aprobado el presupuesto para el Alarde de San Marcial de 2013, que asciende a 42.020 euros.

 

Diru-laguntzarik gabe.

Buruzagien Batzordeko bilerak hilabetero ospatu ohi dira eta bertan San Martzial Alardeko eta bere inguruan egiten diren ekitaldien antolakuntzarekin zerikusia duten kontuak jorratzen dira. Urteko lehen hilabeteetan aurrekontua onesten da, diru-sarrerak eta gastuak jasotzen dituena: zaldien alokairua, soinu-ekipoak, kantineren jantzietarako oihalak edota loreak lore-eskaintzarako.

San Martzial Alardeko Jenerala den Iñaki Arruabarrenarentzat, “aseguru, baimen, alokairu eta material desberdinen erosketari aurre egin behar diogu eta gastu guzti hauei urtean zehar lortzen dugunarekin aurre egin behar diegu, San Martzial Alardeak ez baitu inolako diru-laguntzarik jasotzen”.

Diru-sarrerei begira, ekarpenik handiena konpainia eta parte-hartze murriztuko unitateetik jasotzen da (%37,73), zenbat kidek osatzen duten arabera San Martzial Alardea antolatzeko kuota bat ordaintzen dutenak. Gabonetako loteriaren salmenta (%29,24) eta Alardealdian ateratako diruarekin batera (%17,20), urte honetako Alardeko aurrekontuaren %80a baino gehiago betetzen da. Falta dena Batzordeko Tabernatik (%10,32), merchandising (%3,44), eta egutegien salmentatik (%2,06) lortzen da.

San Martzial Alardeko Buruzagien Batzordeko diruzaina eta Buenos Amigos konpainiako kapitaina den Paco Carrillorentzat “San Martzial Alardearen antolakuntzarako tramiteak kostu batzuk dituzte eta aurrekontuak onetsiak izatea lasaitasuna ematen digu”.           

“Ez dugu inolako laguntza instituzionalik jasotzen, horregatik jendearen ahaleginak aitortu eta aintzat hartu behar ditugu eta laguntza ematen diguten elkarte, erakunde, denda eta enpresei eskerrak eman”, gogoratu nahi izan du Arruabarrenak bukatzeko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies