IÑAKI ARRUABARRENA, AMA SHANTALENGO KAPITAIN BERRIA
2018(e)ko Apirilak 14
CIPRI MATILLA, BELASKOENEAKO KAPITAIN BERRIA
2018(e)ko Apirilak 14

JOEL IGLESIASENTZAT LEHENENGO SARIA

Erakusketa Oiasso Erromatar Museoan ikusi ahalko da gaurtik azaroaren 19ra arte

Guztira, 35 egileren 106 argazki aurkeztu dira eta 51 egongo dira ikusgai argazki-erakusketan

Irun, 2017ko azaroak 8 | Gaur arratsaldean inauguratu da “Quique Escalante XI. Memoriala” argazki lehiaketari dagokion argazki-erakusketa, eta Oiasso Erromatar Museoan ikusi ahalko da gaurtik azaroaren 19ra arte.

 

Sariak

Joel Iglesias Santiago eta Alarde entre charcos izeneko bere argazkia izan dira “Quique Escalante XI. Memoriala” irabazi dutenak. Argazki hori izango da San Martzialeko Alardearen Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak argitaratzen duten jai-egitarauaren azala.

Bigarren saria Mikel Jauregi Berrotaran eta Saludo entre colegas izeneko bere argazkiarentzat izan da; eta hirugarren saria Mikel Prado Ramos eta Miradas deituriko bere argazkiarentzat. Gerardo García Gonzálezen Tambor Mayor argazkiarentzat izan da “Danborrada” sari berezia. Asier Carpio Mutuberriak lortu du “Gazteria” sari berezia Escuadra izeneko bere argazkiari esker. Ohi bezala saritutako argazki horiek guztiak egongo dira datorren urteko jaietako programan ere.

Gaur arratsaldean adierazi da zeintzuk izan diren hamaikagarren edizio honetako irabazleak, memorialaren argazki-erakusketa inauguratzeko ekitaldian; erakusketa azaroaren 19ra arte egongo da ikusgai Oiasso museoan. Guztira, 35 egileren 106 argazki aurkeztu dira eta 51 jarriko dira. Paco Carrillo Etxeberria (Alardeko Jenerala), Talo Gil Peña (AFIko ordezkaria) eta Montxo Amantegui Ibargoyen (Danborradako kidea) osatu dute epaimahaia.

ORDUTEGIA:

Asteartetik ostegunera, 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara

Ostiral eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara

Igandeetan, 10:00etatik 14:00etara

Astelehenetan itxita

Edizio hau irabazi dutenen eta sarien koadroa:

SARIA EGILEA TITULUA
“Gazteria” AsierCarpio Mutuberria Escuadra
“Danborrada” Gerardo García González Tambor Mayor
3. Saria Mikel Prado Ramos Miradas
2. Saria Mikel Jauregi Berrotarán Saludo entre colegas
1. Saria Joel Iglesias Santiago Alarde entre charcos

LEHENENGO SARIA:          Garaikurra, 300 euro eta 2018ko programaren portada

BIGARREN SARIA:             Garaikurra eta 200 euro + 2018ko programan ageri

HIRUGARREN SARIA:       Garaikurra eta 100 euro + 2018ko programan ageri

“DANBORRADA” SARI BEREZIA:   Garaikurra eta 50 euro + 2018ko programan ageri

“GAZTERIA” SARI BEREZIA:      Garaikurra + 2018ko programan ageri

 

“GAZTERIA” SARI BEREZIA

Escuadra

Asier Carpio Mutuberria

“DANBORRADA” SARI BEREZIA

TAMBOR MAYOR

GERARDO GARCIA GONZALEZ

 

HIRUGARREN SARIA

Miradas

Mikel Prado Ramos

 

BIGARREN SARIA

Saludo entre colegas

Mikel Jauregi Berrotaran

 

LEHENENGO SARIA

Alarde entre charcos

Joel Iglesias Santiago

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies