Kantineren argazki ofizialak
2016(e)ko Maiatzaak 22
Alardeko tabernen inaugurazio ekitaldia
2016(e)ko Ekainak 8

Martín Goiko-ren Alardearen inguruko argazki erakusketak bere ateak ireki ditu

Irun Factoryko lokalak 40 argazkiz osaturiko erakusketa hartzen du, orain dela gutxi erretiroa hartu duen argazkilari beratarraren argazki artxiboaren hautaketa, 1979 eta 2004 arteko Alardearen irudiekin

Ekainaren 19ra arte irekita egongo den erakusketan Alardearen hainbat dokumental eta bideo ere ikus daitezke, 1912 eta 1984 urteen artekoak, batzuk lehen aldiz ikusgai daudenak

alt

 

Irungo Alardearen Buruzaguen Batzordeak “Un beratarra en Sanmarciales/Beratar bat Sanmartzialetan” argazki erakusketa aurkezten du.

Erakusketak bere ateak ireki ditu

Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak “Un beratarra en Sanmarciales/Beratar bat Sanmartzialetan” erakusketa ireki dute bere protagonistarekin batera, Martín Goikoetxea argazkilari beratarra. Bertan 1979 eta 2004ko Alardeen artean nafar honek egindako 40 argazki hoberenak ikus daitezke. Esposizioa ekainaren 19ra arte egongo da irekita Irun Factory-n (J.A. Loidi 8, Palmera-Montero) ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara; larunbatetan, 11:00etatik 13:00era eta 18:00etatik 21:00etara; eta igandetan 11:00etatik 13:00era.

Azken 41 urtetan, profesional honek bere denda izan du Berako Altzate auzoan baina ekainaren 30etan ez zuen hutsik egiten Irungo Alardearekin. Martín Goikoetxeak 70ko hamarkadatik darama Alardearen irudiak jasotzen bere kamerarekin eta, bere artxiboaren balio historiko eta sentimentala ezagututa, akordio bat itxi da berak dituen ia 900 irudiak digitalizatu eta lagatzeko.

Martin Goikok “erakusketa hau egi bihurtzeko lagundu duten guztien lana” eskertu du eta erretiroa hartuta ere, ziurtatu du ekainaren 30etan Irunera etortzen jarraituko duela betidanik egin duen ibilbidea errepikatuz, “hirira Bidasoa eta Behobiatik sartuz Santiago auzoko koadrilarekin elkartzeko”.

Balio handia duten argazkiak

Bere aldetik, Alardearen Jeneralak, Paco Carrillok, “argazki hauek balio handia” dutela azpimarratu du: “gure memorian gordetzeko irudiak dira Alardea orain dela urte batzuk nolakoa zen erakusten dutelako, bertan Irungo herritarrak eta anonimoak agertzen dira, horien artean batzuk dagoeneko gurekin ez daudenak”. Halaber nabarmendu du “ekimen honekin argazkilaritzaren profesional guztiek egiten duten lan garrantzitsua balorean jarri nahi” dela eta “ildoa markatu, hurrengo urteetan antzeko erakusketak egiteko”.

Esposizioa Alardearekin lotura duten dokumental eta bideoekin osatzen da. Ordubete baino gehiagoko iraupena duen muntaia da eta irudi asko ikus daitezke: 1912ko Alardea, 60 eta 70ko hamarkadetako hainbat NO-DO, Martín Goiko berak 1981ean grabaturiko Super-8 bat eta 1984an filmatutako VHS-a eta erakusketa honetarako digitalizatu direnak, baita Juan Jesús Etxeparek 1976ko Alardearen inguruan egindako filmazioa ere. Atal honetan erakusten diren irudi batzuk lehen aldiz ikusgai jarri dira erakusketa honetan.

alt

alt

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies