Irungo Alardearen historia

 

 eta xede horrekin, tropa frantsesek erresuma zaharra inguratzea erabaki zuten huts egindako hainbat sarraldiren ondoren, eta Gaztelaren aldeko tropen gotorlekuak hartu zituzten. 1521eko urrian hasi ziren sarraldiak, baina 1522ko ekainaren 28a zen 4.500 mertzenariok (lapurtarrak eta alemaniarrak) osatutako armadak Bidasoa ibaia zeharkatu eta ordura arte Aldabe mendi gisa ezagutzen zen mendian posizioak hartu zituztenerako; bertan zegoen baserri bati zor zion izena. Hurrengo egunean, ekainaren 29an, San Pedro eta San Pablo egunean, Gazteluzarreko gotorlekua hartu zuten indar alemaniarrek. Eraso haren aurrean, Juan Pérez de Azcue eta Miguel de Ambulodi kapitain irundarrek, beren tropen buru, dei egin zien gerrarako aukera zitezkeen gizon guztiei, baina 400 gizon besterik ez ziren.

Bestalde, guztiz funtsezkoa izan zen Irungo emakumeek eta haurrek egin zutena. Errenteriako apaizak, Mosén Pedro de Hirizarrek, -hiribildu horretan bizi zen eta "hornigaien edukitzaile" lana zuen-, laurehundik gora lastargi erosi eta banatu zituen herriko emakumeen eta haurren artean. Kontua zen isiltasun osoz eta lastargiak sutan zituztela joatea legoa bateko bidean orduan Errege Bidea zenaren (Oiartzungo eta Errenteriako bideak zatitzen zituen hark) goialdetik Irungo Plazaraino, etsaiek pentsa zezaten soldadu irundarrak Irunen bilduta zeudela eta ez Aldabe mendi aldera aurrera egiten.

Emakumeak eta haurrak Errege Bidean zebiltzan bitartean, tropa irundarrek, Beltrán de la Cueva Gipuzkoako Kapitain Nagusiaren laguntzarekin, bere infanteriako kide batzuekin joan baitzen hura gudura, 1.500 gizon eta 150 zaldirekin, hain zuzen ere, kontrako aldetik aurrera egin zuten poliki-poliki eta isilgordean, eta ezustean harrapatu zituzten indar lapurtarrak lehenbizi, mendian lotan zeudela, eta alemaniarrak gero Gazteluzarren. Bizirik atera ziren soldadu alemaniarrak korrika joan ziren lapurtarrengana, Aldabe mendian gertatutakoaren berririk ez baitzuten, eta hantxe bota zituzten haiek ere.

2. "ARMA ALARDEEN" JATORRIA.

San Martzial Alardearen jatorria ulertzeko, arma alardeen jatorria eta duten esanahia ezagutu behar ditugu lehenengo. Ipar Afrikako ohitura militarretan dago "Alarde" hitzaren jatorria. Etimologikoki "tropak ikuskatzea" esan nahi duen "ard-" sustraitik dator "alarde" hitza.

Arma alardeek Erdi Aroan dute jatorria, garai hartan eskolta armatuak osatzen baitzituzten, apaingarri berezi gisa, alor zibiko-erlijiosoko zeremonia publikoetan. Europa osoan zeuden milizia armatu haien eginkizuna zen herriko jaiak bezalako egunak ohoratzea, San Joan Bataiatzailea eta San Pedro egunak edo Corpus-Christi eguna ospatzea, besteak beste. Gerra karlisten ondoren arma alardeak egitera behartzen zuten ordenantzak desagertu zirenean, herri kulturara pasa ziren haiek, eta jaietan eta erromerietan agertzen ziren izaera militarreko tropak. Euskal Herrian, Erdi Arotik, lurraldea arautzen zuten foruen arabera, militarki antolatzeko ahalmena eta betebeharra zuen herri bakoitzak, eta foru milizietako kide ziren 18 eta 60 urte arteko gizon guztiak. Lurraldea defendatzera joateko, militarki prestatuak egon behar zuten eta armamentua prest eduki behar zuten joateko eskatzen zietenerako. Horretarako, noizean behin eta data jakin batzuetan gizonezkoek beren armekin joan behar izaten zuten haiek erabiltzen trebatzera eta egiten zen alarde edo desfilean parte hartzera. Arma alardea egin ondoren, hura egin zela egiaztatzen zuen agiria bidali behar zen Aldundira, huraxe baitzen arma gipuzkoarren arduradun nagusia.

 
 
3. "ARMA ALARDEAK" IRUNEN.

Hori aintzat hartzen badugu, esango genuke San Martzial bezperan egiten den arma ikuskatzeak San Pedro eguneko arma alardean duela jatorria, ekitaldi zibiko hura probintzia osoan egiten baitzen nahitaez.

Horrenbestez, bi ekitaldi bereizi ditugu San Martzialeko Alardearen barnean: arma ikuskatzea, izaera zibikoa duena eta nahitaezkoa, eta San Martzialeko prozesioa herritar armatuekin, ekitaldi erlijioso hutsa, deboziozkoa, jada 1523. urtean egin zena, Lope de Irigoyen Irungo alkate zela. Aldabe mendiko guduan parte hartu zuen hark eta bera izan zen lehen alardeko buru.

Horrenbestez, historikoki aipamen batzuk aurki badaitezke ere Irunen 1880. urtea baino lehen arma alardea egin zela diotenak, 1522ko garaipenagatik San Martziali botoa betetzeaz gain, itxura guztien arabera, Bigarren Gerra Karlistaren (1872-1876) ondoko garaia da ekitaldi horien bilakaeran gaur egun ezagutzen dugun San Martzialeko Alarderantz lehen urratsak egiten hasi ziren unea. Urte askoan San Pedro egunean, ekainaren 29an, egin zen arma alardea, eta hurrengo egunean San Martzialeko prozesioa, eta 1804. urtea izan zen alardea eta eliz kabildoak eta kabildo sekularrak egindako botoa bateratu

4. IETENALDIA OSPAKIZUNEAN

1919. urtean jaia berreskuratu zen eta Hendaiako (Irunekin muga egiten duen hiria) udal ordezkariak gonbidatu ziren guduan eroritakoen omenez San Martzial mendian egin zen elizkizunera. Alardearekin eta desfilearekin berarekin loturiko ekitaldien antolakuntza bertan behera geldituko ote zen beldur, mundu gerraren ondorengo aldeko eta aurkako jarreren ondorioz, EL ALARDE deituriko hamabostekaria sortu zen Irunen, eta "jaia suspertzeko kanpaina" egitea zen haren helburua. Francisco Garayalde izan zen haren sustatzaileetako bat. Pixkanaka-pixkanaka jaia berreskuratzearen aldeko jarrera erakutsi zuten herritar gehienek.

Gerra Zibilaren urteetan (1937-1938) ez zen arma desfilea egin, baina bai bete zen San Martzial mendira prozesioan igotzeko konpromisoa, tropa irundarrek 1522. urtean armada frantsesaren aurka lortutako garaipena zela eta, egindako botoa betetzeko.

1939ko apirilaren 1ean gerra bukatu ondoren, urte bereko ekainaren 30ean berriro ekin zitzaion Alardea egiteko tradizioari, eta batzuek "Bakearen lehen Alardea" deitu ziotena egiten hasi zen. Konpainia batzuek besterik ez zuten parte hartu, 1940. urtera arte ez baitzen Alardea bere osotasunean egiten hasi.

Urte hartan ez zen ofizialki Jeneralik izendatu, eta Alardean lehen aldiz, garai hartako egoera politikoarekin bat eginez, Espainiako bandera monarkikoa nagusitu zen. Konpainia askok arazoak izan zituzten desfilatzeko behar adina soldadu biltzeko, Lapitzeren kasuan, esate baterako, ezin izan zuen parte hartu eta bere lekua galdu zuen Alardearen osaeran. Gertakari horrek argi erakusten du Alardearen Ordenantzak hertsiki betetzen zirela krisi garaian ere. Urte hartan, Udalak pezeta bat eman zion konpainia bakoitzari bere lerroetan desfilatzen zuen gizon bakoitzeko. Bildutako dirua konpainiako kantinerari ematen zitzaion. Gutxienez 1901. urteaz geroztik jasota dago Udalak konpainiei egiten zien "ordainketa" hori garai hartako maila ekonomikoarekin bat; izan ere, batzuetan salgaietan "ordaintzen" zitzaien konpainiei dirutan izan beharrean.

1944. urtean Alardearen tradiziozko estetika berreskuratu nahi izan zen Irunen, Jeneralaren Laguntzaileen eta Zaldizkoen jantziak berreginez, haiek erre egin baitziren 1921. urtean, gordetzen ziren biltegian izandako sutearen ondorioz. Aipaturiko urte hori arte ezin izan ziren berregin baliabiderik ez izateagatik. Ordura arte, ekainaren 29ko arma ikuskatzean erabilitako jantzi berak erabili ziren Alarde egunean, hauxe da, jaka beltza, galtza zuriak eta zaldiz ibiltzeko bota beltzak. Aldabe mendiko guduaren 450. urteurrena ospatu zen 1972ko Alardean; hiriko Udalak hitzaldi ziklo bat antolatu zuen eta "hiriko gorbata" jarri zion San Martzial Infanteriako Erregimentuko banderari. Espainiako Telebistak eman zuen Alardea.

5. 1976KO ALARDEA.

Desfile osoan zehar banatuta zeuden segurtasun indarrak izan ziren 1976ko Alardearen ezaugarri nagusia, huraxe izan zen lehena Franco hil ondoren eta erabateko trantsizio politikoan, eta baita San Juan plazan egin zen "eserialdia" ere. Metro gutxiko tartetik tartera polizia armada ikus zitekeen bi aldeetan Alardea igarotzen zen bitartean. Arratsaldeko kontzentrazioan, Santa Elena kalean, bilduta zeuden soldaduen artetik igarotzeko ahalegina egin zuen Guardia Zibilaren jeep batek, soldaduetako bat ez zen egoeraz ohartu eta atxilotu egin zuten Guardia Zibilak uste izan zuelako Estatuko indarrei igarobidea oztopatzen ari zela. Artilleriako Bateriak infanteriako soldadua atxilotu zutela jakinarazi zion Jeneralari, eta hark bitartekari lana egin zuen soldadua libre utz zedin eta arratsaldez desfilatzeko baimena izan zezan.

18:40an, berrogei minutuko atzerapenarekin, hasi zen arratsaldeko desfilea soldaduen protesten artean segurtasun indarren arreta handiegiagatik eta soldadua atxilotu izanagatik. Infanteriako konpainiek, beren haserrea azaltzeko, "txapelak" eskuan zituztela desfilatu zuten, musikarik gabe eta armak behean zituztela. Orduan ere, zailtasun handiak izan arren, Alardeak bere ibilbidea egin zuen parte hartu zuten soldatuen eta jendearen laguntzarekin, jendeak espaloiak goraino bete baitzituen auzokideei laguntzeko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies