San Martzial Alardearen ordenantza berria onartu da
2017(e)ko Februaryak 28
Comida anual entre ambos Alardes
2017(e)ko Martzoak 25

Martxoaren 8aren inguruko adierazpena

Nazio Batuek aitortu dute martxoaren 8a dela -gizona erreferentzia hartuta- tratua eta eskubideak parekatzearen aldeko borrokaren ikurra. Data hori gogoan dugula populazio guztia animatu nahi dugu jardueretan eta elkarretaratzeetan parte hartzera, eta horien artean, bereziki,  asteazkenean, 19:00etan, Zabaltza plazan “Egunero izan behar luke martxoak 8” goiburuarekin egingo den ekintzan. Mezu hau erreferentzia gisa hartzen dugu urte osoan lan egiteak duen garrantzia azpimarratzeko, denon artean berdintasunezko gizarte bat lortzeko eta gaixotasun horrekin amaitzeko.

Gainera, berriro ere gogoratzen dugu Auzitegi Gorenaren epaiek adierazten dutela San Martzial Alardea eta Hondarribiko Alardea erabat legezkoak direla eta ez dela inolako diskriminaziorik gertatzen genero edo desberdintasun arrazoiak direla eta. Ildo horretatik, alardeei babesa ematen dieten emakume guztiek ekiteko eta iritzia emateko askatasuna dutela azpimarratu nahi dugu, eta urtez urte indartu egiten direla, San Martzial Alardearen eta Hondarribiko Alardearen antolamenduan duten konpromisozko parte-hartzeak erakusten duen moduan. Askatasun hori da berdinak bilakatzen gaituena, eta ez dugu ahalbidetuko inork zalantzan jartzea, ezta interes faltsuetarako erabiltzea ere.

San Martzial Alardearen eta Hondarribiko Alardearen antolamenduan lan egiten jarraituko dugu bi herriek nahi duten eta babesten duten moduan, haien barruan daudelako emakume gehienak, beraiek baitira sentitzen eta transmititzen dituztenak askatasunez eta nahi duten moduan.

San Martzial Alardearen Buruzagien Batzordea

San Martzial Alardearen Batzordea

Emakume Irundarrak

GordeZAN-Anakako Emakumeak Kultur Elkartea

PagokiEmakume Elkartea

Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartea

Alarde Fundazioa

Hondarribiko Emakumeak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies